Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea

argitaletxea
EHAZE» orritik birbideratua)

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) euskal gizartean eta kulturan antzerkia bultzatzeko asmoz sortutako elkarte nazionala da.

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea
Datu Orokorrak
Barne egitura
Sorrera-data2010
Bestelakoak
Webguneahttps://ehaze.eus/

Ezaugarriak aldatu

Elkartea 2010eko ekainean aurkeztu zen; hiru urte lehenago Hik Hasi aldizkariaren topaketetan antzerkiaren munduko lagun ugarik egin zuten hausnarketaren ondorioa izan zen[1]. Euskal Herri osoko pertsonak bildu ziren eta Josu Kamara izendatu zuten lehendakari[2]. Idoia Gereñu eta Oskar Aranzabal ere zuzendaritza taldeko kideak dira. Egoitza Azpeitiko Enparan dorretxean du.

Barne antolaketan bost arlo ditu: zuzendaritza, dokumentazioa, formakuntza, sustapena eta komunikazioa[3].

Helburuak aldatu

Xede nagusia euskarazko antzerkigintzaren beharrei erantzutea izanik, esparru hauek landu nahi dituzte:

  • Euskarazko antzerkia ondare sozio-kultural eta historikotzat jota, bere historia eta ezagupenak hurrengo belaunaldiei transmititzea.
  • Euskarazko antzezlanak bultzatu eta sustatzea. Elkarteak eguneroko funtzionamendua euskaraz egingo du.
  • Antzerkizaleek osatutako mugimendu sozio-kulturala bultzatzea.
  • Antzerkiaren bidez hizkuntza, balore eta arte eszenikoaren transmisioa gizartean zabaltzea.
  • Antzerkigintzan sortzen diren beharrei erantzuten laguntzea.
  • Euskalgintzan eta kulturgintzan ari diren elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean jardutea.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu