Alberto Tomba (Bolonia, Italia, 1966ko abenduaren 19a) italiar eskiatzailea da. XX. mendearen bukaerako eskiatzailerik onenetako bat, diziplina tekniko alpinoetan espezializatua: slalom eta slalom erraldoian.

Alberto Tomba

Bizitza
JaiotzaSan Lazzaro di Savena eta Boloniako probintzia1966ko abenduaren 19a (57 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa eta aktorea
Pisua89 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

albertotomba.it
IMDB: nm0866547 Rottentomatoes: celebrity/alberto_tomba Allmovie: p301470
Olympic.org: alberto-tomba Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1987an lortu zuen nazioarteko lehen titulua: brontzezko domina, munduko txapelketan. Baina hurrengo urtean lortu zituen lehen garaipen handiak: Munduko Kopa irabazi zuen slalom eta slalom erraldoian, eta urrezko domina bana, proba horietan, Calgaryko Jokoetan. 1991n, Gustavo Thoeniren gidaritzapean, Munduko Kopa irabazi zuen slalom erraldoian. 1992an Munduko Kopa irabazi zuen berriro bere bi proba gogokoenetan, eta Albertvilleko Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen slalom proban, eta urrezkoa slalom erraldoian. Olinpiar Jokoen historian bi aldiz txapeldun ateratzen zen lehen eskiatzailea izan zen. 1994ko Munduko Kopan berriro agertu zen jaun eta jabe, bost slalom irabazita. Titulua lortzen zuen hirugarren aldia zen. Urte hartan bertan, Lillehammerko Jokoetan, erori egin zen slalom erraldoiko proban. Slalomean, berriz, lehen jaitsieran, hamabigarren geratu zen, baina bigarren jaitsiera bere bizitzako onena izan zen eta zilarrezko domina lortu zuen. 1995. urtea are hobea gertatu zen, eta hamasei probatik hamaika irabazi zituen. 1996an bere zerrendan falta zen titulu bakarra lortu zuen, Sierra Nevadako munduko txapelketan, Granadan, urrezko bi domina eskuratu ondoren. 1998ko Olinpiar Jokoetan ez zuen dominarik lortu, eta hurrengo denboraldian erretiratu egin zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Tomba