1947ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 30. edizioa izan zen. 1947ko maiatzak 24 eta ekainak 15 artean ospatu zen, 3843 kilometroko ibilbidea eginez 19 etapatan banatuta, horietatik bat bikoitza, garaileak batez beste 33,153 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
84 txirrindularik hasi zuten proba eta 50ek amaitu zuten.
Edizio honetan, beste behin, Fausto Coppi eta Gino Bartaliren arteko norgehiagoka bat egon zen, garai hartako italiar txirrindularitzako bi txirrindularirik handienak, azkenean garaipena lehenarentzat izan zelarik, hala bere bigarren Italiako Giroa irabazi zuena.