Ireki menu nagusia

(90482) Orcus (behin behineko izendapena 2004 DW duela) Kuiper gerrikoko objektu bat da, zehazki, plutino bezala sailkatzen da. 2004eko otsailaren 17an aurkitu zen arren, 1951. urteko argazki batzuetan ikus daiteke.

(90482) Orcus
Orcus nasa.jpg

Orcusen kokapena adierazten duen irudia

Aurkikuntza
Aurkitzaileak

Mike Brown, Chad Trujillo eta David Rabinowitz

Data

2004ko otasilaren 17an

Izendapenak

2004 DW

Kategoria

Transneptunotar objektua Plutinoa

Elementu orbitalak
Goranzko nodoaren luzera

268,586°

Makurdura orbitala

20,55233°

Periastroaren argumentua

73,8325°

Ardatzerdi handia

5896,946 Gm (39,419 UA

Eszentrikotasuna

0,22552

Batez besteko anomalia

79,561°

Elementu orbital eratorriak
Garaia
1951ko azaroaren 10 (DJ 2.433.960,5)
Periastroa edo perihelioa

4567,091 Gm (30,53 UA)

Apoastroa edo afelioa

7226,801 Gm (48,31 UA)

Orbita periodo siderala

90.396,4 egun (247,492 urte)

Bataz besteko abiadura orbitala

4,68 km/s

Ezaugarri fisikoak
Masa

6,2 - 7,0×1020 kg

Dimentsioak 840 - 1880 km
Dentsitatea

2,0? g/cm3

Grabitatea

0,2348 - 0,5254 m/s2

Ihes abiadura

0,4441 - 0,9939 km/s

Magnitude absolutua

2,3

Albedoa

0,09

Ezaugarri atmosferikoak
Tenperatura

~45 K (-228.15)

Planetas enanos comparación.png

Eduki-taula

OrbitaAldatu

Orcus plutino arrunt bat da, Neptunorekiko 2:3 erresonantzian sailkatzen dena. Orcusen orbitaren forma Plutonenaren antzekoa da, baina orientazioari dagokionez, ez dira berdinak. Orcusen orbitaren zati bat Neptunoren orbitarengandik hurbil dagoen arren, bi objektuak distantzia handi batek banantzen ditu beti.

Ezaugarri fisikoakAldatu

Tamaina eta magnitudeaAldatu

Orcusen magnitude absolutua 2,3 da (Kuiper gerrikoko Quaoar objektuarenarekin alderatu daiteke, honena 2,6 baita). Gutxi gorabehera 0,09ko albedo bat erabiliz, Trujillok dio, objektu honen diametroa 1600km ingurukoa dela, beraz, esan daiteke Orcus, Plutonen ondoren, aurkitu den plutinorik handiena dela. Hortaz gain, aipatutako diametroa badu Orcusek, ezagutzen den transneptunotar objektu handienen zerrendan sartuko litzake, zehazki seigarren postuan, Eris, Pluton, Makemake, Haumea eta Sednaren ondoren.

Kolore eta espektroakAldatu

European Southern Observatory-k infragorrien bidez Orcusi egin dizkion behaketa eta ikerketek adierazten dute, Orcusen gainazala izotz zein karbonozko konposatuen nahasketek osatzen dutela. Zehazki, Gemini teleskopioak hartu zuen infragorrizko espektroak adierazi du, Orcusen gainazalaren %15-30a izotzak estaltzen duela. Honek esan nahi du, Karonten baino izotz gutxiago dagoela Orcusen, beraz, Tritonen dagoen izotz kopuruarekin alderatu beharko litzake, antzeko kopurua baitute. Metano solidoa ere aurkitu da Orcusen, %30 baino kopuru txikiagoan ordea. Metanoaren aurkikuntzak etorkizunean Orcusen konposatu kimiko gehiago aurkitzeko esperantzak piztu ditu astronomoen artean.

Transneptunotar objektuek orokorrean kolore eta espektro aniztasun handia eskaintzen dute. Orcusek ordea kolore neutrala erakusten digu, Ixion bezalako objektuen kolore indartsuekin alderatuta.

IzenaAldatu

Nazioarteko astronomia elkarteak, Plutonen antzeko orbitak dituzten objektu guztiei infernuari loturiko pertsonaia mitologiko edo bestelako pertsonaien izena ipintzen die. Orcus ez da salbuespena eta erromatar mitologiako heriotzaren jainko baten izena jaso du. 2004ko azaroaren 22an jaso zuen ofizialki izen hau.

VanthAldatu

Ikus, sakontzeko: Vanth (satelitea)

Ezagutzen den Orcusen satelite natural bakarra Vanth da. Mike Brownek eta T.A. Suer astronomoek aurkitu zuten 2005eko azaroaren 13an Hubble espazio teleskopioarekin ateratako argazki batzuen bidez. 2007ko otsailaren 22an satelite honen aurkikuntza baieztatu zen UAI 8812 zirkularraren bidez.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu