Periastroaren argumentua

Periastroaren argumentua ( ikurra) gorputz zerutar baten orbita zehazteko erabiltzen den elementu orbitaletako bat da. Goranzko nodotik periastrora doan angelua da, objetuaren mugimenduaren zentzuan eta plano orbitalean neurtua. Orbita ekuatoriala bada, eta beraz ez badago goranzko nodorik, edo orbita zirkularretarako, ez dutela periastrorik, ez dago definitua. Eguzkiaren inguruan biratzen duten objektuentzat perihelioaren argumentua izena ematen zaio eta Lurraren inguruan biratzen dutenentzat perigeoaren argumentua.

Orbitaren elementuak

Kanpo estekak aldatu