Zulu (1964ko filma)
Zulu 1964ko Cy Endfield estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra filma bat da. Stanley Baker, Michael Caine, Jack Hawkins, Ulla Jacobsson, James Booth eta Nigel Green aktoreek antzeztu zuten. Richard Burton aktorak filmearen hasierako hitzaurrean eta amaierako kontakizunean narratzailearen hotsa ipini zuen.
Zulu (1964ko filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Zulu |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma, abenturazko filma, drama eta zinema historikoa |
Iraupena | 138 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Battle of Rorke's Drift (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Hegoafrika |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Cy Endfield |
Gidoigilea(k) | Cy Endfield |
Antzezlea(k) | |
Stanley Baker (John Chard (en) ![]() Michael Caine (Gonville Bromhead (en) ![]() Jack Hawkins Ulla Jacobsson (en) ![]() James Booth (Henry Hook (en) ![]() Nigel Green (Frank Bourne (en) ![]() Joe Powell (en) ![]() Richard Burton Patrick Magee (James Henry Reynolds (en) ![]() Mangosuthu Buthelezi (Cetshwayo kaMpande (en) ![]() Paul Daneman Neil McCarthy Gary Bond (en) ![]() Joe Powell (en) ![]() Ivor Emmanuel (en) ![]() Glynn Edwards (en) ![]() ![]() David Kernan (en) ![]() ![]() Peter Gill (John Williams) Richard Davies (William Jones (en) ![]() Denys Graham (Robert Jones (en) ![]() Dickie Owen (en) ![]() ![]() Gert van den Bergh (en) ![]() ![]() Dennis Folbigge (en) ![]() ![]() Larry Taylor (en) ![]() Harvey Hall (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Stanley Baker |
Edizioa | John Jympson |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Barry |
Argazki-zuzendaria | Stephen Dade (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hegoafrika |
ikusi
| |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
1879ko Rorke's Drifteko gudua deskribatzen da, hartan 150 britainiar soldaduek, haietako asko ospitaleko zauritu eta gaixoak, 4.000 zulu gerlariei arrakastaz aurre egin zieten. 1979an Zulu Dawn ("Zulu Egunsentia") izeneko jarraipena izan zuen, hartan berez, egun berean baina ordu batzuk lehenago jazotako Isandlwana gudu ospetsuaren kontakizuna egin zen, bertan zulu gudaroste batek britainiar gudaroste bat garaitu eta sarraskitzea lortu zuen.
Zuzendaritza artistiko onenaren BAFTA Saria irabazi zuen. Bestalde, filmaren une gogoaingarriena britainiar eta zuluen arteko borrokaldian Men of Harlech galestar abesti abertzalea entzuten denekoa da, izan ere, gudu hartan borrokatu ziren britainiar soldadu asko galestarrak baitziren.
Argumentua aldatu
1879, Hegoafrika, Anglo-Zulu Gerra. Isandlwana guduaren hurrengo egunean, ehunen bat britainiar soldaduz osatutako talde batek haiengana doazen 4.000 zulu gerlarien erasoaren zain daude. Heuren kokalekuan haiei aurre egiteko agindua jaso dute, nahiz eta zuluen nagusitasuna begibistakoa izan, britainiar soldadu bakoitzeko berrogei zulu gerlari baidaude, britainiarrak amaiera arte borrokatzeko prest daude. Gertaera hau etorkizunean Isandlwanako gudua izenez ezaguna izango zen.
Aktoreak aldatu
- Stanley Baker: John Chard tenientea
- Michael Caine: Gonville Bromhead tenientea
- Jack Hawkins: Otto Witt erreberendoa
- James Booth: Henry Hook soldadua
- Nigel Green: Frank Bourne sarjentua
- Glynn Edwards: William Allen kaporala
- Ivor Emmanuel: Owen soldadua
- Neil McCarthy: Thomas soldadua
- Patrick Magee: James Henry Reynolds zirujau maiorra
- Gert Van den Bergh: Josef Adendorff tenientea
- Dickie Owen: Schiess kaporala
Kanpo estekak aldatu
- Zulu filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Zulu filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)