Men of Harlech
Men of Harlech edo The March of the Men of Harlech, galeseraz Rhyfelgyrch Gwŷr Harlech (euskaraz Harlechko Gizonak edo Harlechko Gizonen Martxa) galestar abesti ospetsua da, galestarrek oso barneratua dutelarik. Usadioz abesti edo martxa militar bat da, 1461 eta 1468 urteen artean Harlech gazteluan emandako gertakariak deskribatzen ditu. Bere doinua militar martxa bat izaki indartsu eta kementsua da, gogoa eta animoak pizten dituen horietakoa.
Men of Harlech | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Sarritan "Men of Harlech" edo "Rhyfelgyrch Gwŷr Harlech" Galesko ereserkia nazionaltzat jo izan da, baina hau guztiz okerra da. Galesko ereserkia nazionala "Hen Wlad Fy Nhadau" (euskaraz, "Nire Arbasoen Lurra"). Halere gaur egun ere "Men of Harlech" edo "Rhyfelgyrch Gwŷr Harlech" abestiak sekulako arrakasta eta ospea du galestar kultura eta musikan, abesti hau entzun orduko anglosaxoi munduko jendeak Galesekin lotzen baitu. Galestarrez osatutako gudaroste eta konpainia askok abestu ohi izan dute, hasi Britainia Handiko Gudarostetik eta Kanadakoa arte.
Hitzak
aldatuAbesti honen hitzek bertsio bat baino gehiago izan dituzte, hona ingelesez izandako ohikoena:
John Oxenforden bertsioa
aldatu1go Bertsoa Men of Harlech, march to glory, |
2go Bertsoa Thou, who noble Cambria wrongest, |
"Talhaiarn" bertsioa
aldatu1go Bertsoa Glyndŵr, see thy comet flaming, |
2go Bertsoa Now to battle they are going, |
1go Bertsoa Men of Harlech stop your dreaming |
John Guarden bertsioa
aldatu1go Bertsoa Tongues of fire on Idris flaring, |
2go Bertsioa Loud the martial pipes are sounding, |
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Men of Harlech edo The March of the Men of Harlech galestar abesti bikain eta eder hau honako lotura honetan sakatuta entzun eta gozatu daiteke
- Londoneko Wembley Stadiumeko futbol partida hasi aurretik galestar zaleak Men of Harlech abestuz eginiriko bideoa ikusgai
- Gizonezko abesbatza galestar batek afari ostean "Men of Harlech" abestuz eginiriko bideoa ikusgai
- "Zulu" filmako amaierako zatia. Bertan "Men of Harlech" abestia agertzen delarik