Isandlwanako gudua (batzuetan Isandhlwanako gudua idatzia) 1879ko urtarrilaren 22an gertatu zen, Anglo-Zulu Gerraren testuinguruan. Britainiar Inperioaren eta Zulu Erresumaren arteko gerrako lehen gatazka handia izan zen. Britainiarrek hegoaldeko Afrikako zulu lurraldea inbaditzen hasi eta hamaika egunera, 20.000 soldaduz osatutako armada natibo batek 1.800 soldaduz (horietako batzuk afrikarrak) eta agian 350 zibilez osatutako britainiar armadaren zutabe bati eraso zion. Zuluak batez ere azagaiaz, burdinazko puntako lantzaz eta behi-larruzko ezkutuz armaturik zeuden,[1] nahiz eta zenbait moskete eta fusil zahar ere bazituzten.[2] Tropa britainiar eta kolonialak Martini-Henry atzekargako fusil modernoekin, 76 mm-ko bi mendi-kanoiekin eta Hale kohete-bateria batekin armaturik zihoazen. Teknologia militarrean alde handia zegoen arren, zulu soldaduen kopuru handiak gaizki zuzendutako eta hedatutako britainiar talde bat garaitu zuen, 1300 hildako jasan zituena, horien artean borrokako lehen lerroan borrokatu zuten guztiak. Zuluen armadak mila inguru erori izan zituen.[3]

Isandlwanako gudua
Guduaren irudikapena Illustrated London News egunkarian.
Data1879ko urtarrilaren 22a
LekuaIsandlwana
Koordenatuak28°21′32″S 30°39′09″E / 28.358888888889°S 30.6525°E / -28.358888888889; 30.6525
EmaitzaZuluen garaipena
Gudulariak
Erresuma Batua Britainiar Inperioa  Zulu Erresuma
Buruzagiak
Erresuma Batua Anthony Durnford  
Erresuma Batua Henry Pulleine  
Zulu Erresuma Ntshingwayo kaMahole Khoza
Zulu Erresuma Mavumengwana kaMdlela
Zulu Erresuma Dabulamanzi kaMpande
Indarra
1.837 soldadu c. 20.000 gerlari
30 boer
Galerak
1.300 hildako
2 kanoi
1.000–3.000 hildako
c. 2.000 zauritu

Erreferentziak

aldatu
  1. Christon I. Archer World History of Warfare, Univ of Nebraska Pr, 2008, ISBN 0-8032-1941-5, p. 462
  2. Ian Knight, Angus McBride Zulu 1816–1906, Osprey Publishing, 1995, ISBN 1-85532-474-1, p. 25
  3. Ian Knight Rorke's Drift 1879 Osprey Publishing, 1996, ISBN 1-85532-506-3

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Hegoafrikako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.