Platonismo

Kontzeptu abstraktuak edo ideiak existentzia independentea dutela dion doktrina filosofikoa

Platonismoa Platon eta bere jarraitzaileen filosofia-sistema da; egiazko ezagutza ideien mailan lortzen dela dio, eta zentzumenen bidezkoa aldakor eta ez-ziurtzat jotzen du. K.a. I. mendetik aurrera garatu zen, eta aro honetako lehen mendeetako mugimendu intelektual nagusia izatera iritsi zen. Haren ordezkari nagusia Plotino izan zen, bere maisua ohoratzeko hartutako izena, hain zuzen ere. Platonismoak pentsamendu erlijiosoaren hainbat sektoretan eragin du; hala, uste da hainbat erritu, pentsamendu eta doktrina filosofia-sistema hartan oinarrituak direla. San Agustinek uste zuen Platonen bidez kristau-fedea teologikoki artikula zitekeela, Filon Alexandriakoa judaismoarekin egiten saiatu zen bezalaxe.

Platon

Justiniano enperadore erromatarrak Atenasko filosofia-eskolak itxi zituen, horrela platonismoaren eragina gutxitzeko asmoarekin, arriskutzat jotzen baitzuen eragin hori.

Errenazimentuan berriz agertu zen platonismoa, batez ere Florentziako Akademia Platonikoan (XV. mendea).

Platonismoa eta Aro Modernoa aldatu

Platonismoak Aro Modernoan dituen jarraitzaile garrantzitsuenak Frege eta Russell filosofo analitikoak dira. Hauen arabera, proposizio logiko eta matematikoen esanahiak era autonomoan existitzen diren domeinu bat dago. Ludwig Wittgenstein-ek sutsuki kritikatu zuen platonismo hori bere Tractatus logico-philosophicus lanean. Aipatzekoak diren beste izen batzuk, platonismoaren aldeko ideiak defendatu zituztenak: Kurt Gödel eta Alain Connes matematikariak eta Roland Omnès fisikaria.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu