Zoel García de Galdeano

Zoel García de Galdeano (Iruñea, Nafarroa, 1846ko uztailaren 5a - Zaragoza, Espainia, 1924ko martxoaren 28a) euskal herritar matematikaria zen.

Zoel García de Galdeano

(1914)
Espainiako Errege Elkarte Matematikoako presidentea

1916 - 1920
Bizitza
JaiotzaIruñea1846ko uztailaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZaragoza1924ko martxoaren 28a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktaxi driver (en) Itzuli eta kazetaria
KidetzaEspainiako Errege Elkarte Matematikoa
Ameriketako Matematika Elkartea
Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas, Químicas y Naturales de Zaragoza (en) Itzuli

Biografia aldatu

Lur-neurtzaile peritua, goi-irakaslea, Filosofia eta Letretan lizentziaduna eta Zientzia Zehatzetan lizentziaduna izan zen, bata bestearen segidan. Zientzia Zehatzen lizentziatura Zaragozako Zientzia Fakultate Librean eskuratu zuen 1871an. Hurrengo kurtsoan kalkulu infinitesimal irakasle bezala sartu zen eta doktoratu zen. 1872an, beste irakasle batzuekin batera, Kalagorriko Ikastetxe Librea sortu zuen. Ciudad Realgo, Almeriako eta Toledoko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan Matematikako katedradun izan ondoren, 1889an Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko geometria analitikoaren katedra eskuratu zuen. El Progreso Matemático Espainiako lehen matematika-aldizkaria sortu zuen 1891. urtean. 1896tik bere erretirora arte, 1918ra arte, kalkulu infinitesimalaren katedra bete zuen. 1918an Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko Ohorezko Katedradun egin zuten. Zaragozako Zientzien Errege Akademiako lehenengo lehendakaria izan zen, postu hori 1916tik 1922ra betez. Zaragozan hil zen 1924an.