Greziar mitologian, Agrio (antzinako grezieraz: ἍγριοςAgrios, «basatia»), Portaon eta Euriteren seme bat eta Eneo (Kalidongo printzea Etolian, Alkatoo, Melas, Leukopeo eta Esteroperen anaia zen.

Agrio
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPorthaon (en) Itzuli
AmaEuryte (en) Itzuli
Seme-alabakTersites, Onchestus (en) Itzuli, Prothous (en) Itzuli, Celeutor (en) Itzuli, Lycopeus (en) Itzuli eta Melanippus (en) Itzuli
Anai-arrebakOeneus (en) Itzuli, Leucopeus (en) Itzuli, Sterope (en) Itzuli eta Melas (en) Itzuli

Sei semeren aita izan zen, horien artean, Tersites. Agrioren seme hauek, Eneori kendu zioten bere erreinua, euren aitari emanez, baina guztiak, aipaturiko Tersites izan ezik, Diomedesen esku hil ziren, Eneoren biloba. Apolodorok, gertaera hauek, greziarren Troiaren aurkako espedizioaren aurretik kokatzen ditu, Higinok, Diomedesek, Troia erori ondoren bere aitona Eneoren zoritxarra jakin zuenean, berehala itzuli eta Agrio kanporatu zuela dio, nork, une horretan, bere buruaz beste egin zuen. Beste iturri batzuen arabera, Diomedesek hil zituen Agrio eta honen semeak.

Agrinion hiriak, Etolia osoko handiena dena, Agrioren omenez hartzen du bere izena.

Izen bereko beste pertsonaia batzukAldatu

BibliografiaAldatu

Smith, W. (1867). «Agrius», A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. Boston: Little, Brown & Co, i.82. OCLC 68763679.

Kanpo estekakAldatu