Anzio
Anzio Italiako kostaldeko hiri bat da; Lazio eskualdean dago, Erromatik 53 km inguru hegoalderantz. 2004. urtean, 46.074 biztanle zeuden Anzion.
Anzio | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Rome |
Posta kodea | 00042 |
ISTAT kodea | 058007 |
Herriburua | Anzio |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°26′50″N 12°37′42″E / 41.44722°N 12.62833°E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 43.65 km² |
Altuera | 3 m |
Mugakideak | Aprilia, Ardea eta Nettuno |
Demografia | |
Biztanleria | 52.381 (2020ko abuztuaren 31)![]() |
Dentsitatea | 1.200,02 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 06 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Bad Pyrmont, Heemstede, Brooklyn eta Paphos Municipality (en) ![]() |
Katastro kodea | A323 |
Sailkapen sismikoa | 3A |
Matrikula | ROMA |
comune.anzio.roma.it |
Gaur egun turismo-hiria da: badia ikusgarria daukate; eta ferryak eta ur-hegazkinak irteten dute Pontine, Palmarola eta Ventotene uharteetara. Kaligula eta Neron enperadoreen jaioterria izan zen. Bigarren Mundu Gerran Anzioko gudua gertatu zen, Aliatuak bertako hondartzetan lehorreratuta 1944. urtean.
MugakideakAldatu
Anziok honako udalerri hauekin egiten du muga:
HistoriaAldatu
Antium latineko izenez sortu zuten; volskoen hiriburua izan zen hari eta Antzinako Erromakoek K.a. 468. urtean eskuratu zuten arte. Hainbat herrialderen eta agintariren gatazkak izan ziren Anzio eskuratzeko(erromatarrak euren artean, kartagotarrak), baina Erromatik hurbil egotera, erromatar noble eta jauntxoen opor-leku hiri bihurtu zen: luxuzko villak eraiki zituzten, besteak beste.
Indusketak egin dira aztarna horiek aurkitzeko, eta beste batzuen artean hauek aurkitu dituzte: La Fanciulla di Anzio, Il Gladiatore Borghese (Louvren gordeta), eta Apollo del Belvedere.