Dionisio Halikarnasokoa

Dionisio Halikarnasokoa (antzinako grezieraz: Διονύσιος Ἀλεξάνδρου Ἁλικαρνᾱσσεύς), Alexandro Halikarnasokoaren semea, historialari eta erretorika irakasle greziar bat izan zen. Ustez K.a. 60. urtea eta K. o. 7. urtea bitartean bizi izan zen. Augusto erromatar enperadorearen garaian Erroman izan zuen bizilekua. Bere literatur estiloan Atikako Greziera Klasikoa imitatzen saiatzen zen.

Dionisio Halikarnasokoa

Bizitza
JaiotzaHalikarnaso, K.a. 60
BizilekuaErroma
HeriotzaErroma, K.a. 7 (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea eta hizlaria
Lan nabarmenak

Bizitza

aldatu

Erromara joan zen Gerra Zibilak amaitu eta gero, eta bertan 22 urte eman zituen Latindar hizkuntza eta literatura ikasten, bere historiarako materiala biltzeaz gain. Garai honetan erretorika ikastaroak ematen zituen eta Erromako goi gizarteko hainbat pertsonaiarekin batu zen. Bere heriotza data ezezaguna zaigu.

Bere lanik garrantzitsuena Ῥωμαϊκὴ Ἀρχαιολογία (Rhōmaikē archaiologia, Erromatar antzinatasunak) izan zen, bertan Erromaren historia idatzi zuen, fundazioko garai mitikoetatik Lehen Gerra Punikoaren hasierara arte. Obra hau 20 liburutan banatu zuen, eta hauetatik lehenengo 9ak baino ez zaizkigu osorik iritzi gaur egunera. 10. eta 11.a ia ia osorik heldu zaizkigu, eta gainontzekoengandik zatiak baino ez zaizkigu heldu, Konstantino Porfirogenetaren eskutik, horrez gain Angelo Mai-k Milanen aurkitutako eskuizkribu batean ere materiala aurkitu da. Apianoren lehen hiru liburuek eta Plutarkoren "Kamiloren Bizitza"k ere Dionisioren obra islatzen dute.

Lan hau idazterakoan, bere helburu nagusia greziarrek Erromatar menperakuntza onartzea zen. Horretarako, konkistatzaileen alde onak goraipatu zituen, antzinako iturriak erabiliz, erromatarrak antzinako grekoen ondorengo zirela argudiatzeaz gain. Bere ustez historia adibideak erabiliz irakasten den filosofia zen, eta ideia hau antzinako greziar erretorikoen eskutik hartu zuen. Obra hau idazteko aditu onenei galdetu zien eta oso ongi informatu zuen bere burua, besteak beste erromatar analistikaren, Kardiako Jeronimoren, Polibioren, Timeoren eta Varronen obrak kontsultatuz,honen ondorioz, bere lana eta Liviorena hartzen dira Erromaren hasiera garaia hobekien eta sakonen azaltzen duten obra bakar bezala.

Lehenengo liburuak prologo luzea du, zeinean obraren helburua eta justifikazioa azaltzen dituen: hutsune bat betetzen du, didaktikoa eta esker onekoa da. Dionisiok bere erkideei Erromaren fundazioa erakutsi nahi die eta bere hedapen handiaren arrazoiak azaldu. Bere ustez Fundazioaren eta Erregetzaren garaiak giltzarriak izan ziren Erromaren handitasunerako eta ez zeuden behar bezala azaldu eta ikertuta. Erromaren jatorri grekoari garrantzia eman eta meritua, zortearen beharrean, izan zela haren handitasunaren eragile azpimarratzen du. Erromaren arrakasta honek Greziaren ondare militar, politiko eta gizartekoa hobetu izanari egozten zion Dionisiok.

Dionisiok honez gain, beste hainbat Erretorika Tratatu idatzi zituen, zeinetan Atikako eredu onenak sakonki ikasi zituela erakusten zuen. Hauexek ziren lanok:

  • Erretorikaren Artea (Τέχνη ῥητορική, Téchne rhētorikē),Erretorikaren Teoriari buruzko entsegu bilduma, amaitugabea eta berak bakarrik egindako lana ez dena
  • Hitzen Ordena (Περὶ συνθέσεως ὀνομάτων, Perì synthéseōs onomátōn), Oratoria estilo desberdinen araberako Hitzen Ordena zein izan behar zenari buruzkoa
  • Imitazioari Buruz (Περὶ μιμήσεως, Perì mimēseōs), Literatura mota desberdinen modelo onenei buruz, eta hauek nola imitatu behar diren buruz. Lan amaitugabea hau.
  • Atikako Hizlariei Buruzko Iruzkinak (Περὶ τῶν Ἀττικῶν ῥητόρων, Perì tôn Attikôn rhētórōn), Lisias, Iseo, Isokrates eta Dinarkori buruzkoa.
  • Demostenesen Estilo Txundigarriari Buruz (Περὶ λεκτικῆς Δημοσθένους δεινότητος, Perì lektikês Dēmosthénous deinótētos)
  • Tuzididesen Izaerari Buruz (Περὶ Θουκυδίδου χαρακτῆρος, Perì Thoukydídou charaktêros).

Azken bi lanetan Gnaeus Pompeius eta Ammaeusi idatzitako gutunak ere agertzen dira.

Bere obretan erabilitako estiloa Atizista zen, klasizismoz jantzia, bere eredu gogokoenak (Lisias, Isokrates eta Demostenes) imitatzen saiatzen zen. Isokratesek bezala idazkera periodikoa erabiltzen zuen eta Demostenesengandik metaforen erabilera hartu zuen. Historiari tonu erretoriko eta atsegina ematen zion, Polibioren guztiz kontrakoa.

Dionisiar imitazioa

aldatu

Dionisiar Imitazioa Dionisiok azaldutako imitaziorako metodo literarioa da, aurreko autore baten lana aldatu, hobetu, berlandu eta aberasten datzana. Hainbat hizlari eta erretorikari latindarrek erabili zuten metodo hau.

Edizioak

aldatu
  1. Batutako Lanak, Friedrich Sylburg (1536-1596) (Greziarrez eta Latinez) (Frankfurt 1586) (Google Books-en eskuragarri)
# Edizio Osoa, Johann Jakob Reiske (1774–1777) ( Google Books-en eskuragarri)
 # Arkeologiari Buruz, A. Kiessling eta V. Prou (1886) eta C. Jacoby (1885–1891) (Google Books-en eskuragarri)
 # Opuscula, Hermann Usener eta Ludwig Radermacher (1899) 
 # Erromatar Antzinatasunak, V. Fromentin and J. H. Sautel (1998–), eta Opuscula rhetorica, Aujac (1978– 
  1. Ingelesezko itzulpena Edward Spelman (1758) (Google Books-en eskuragarri) Trans. Earnest Cary, Harvard University Press, Loeb Classical Library: -Roman Antiquities, I, 1937.
      Roman Antiquities, II, 1939.
      Roman Antiquities, III, 1940.
      Roman Antiquities, IV, 1943.
      Roman Antiquities, V, 1945.
      Roman Antiquities, VI, 1947.
      Roman Antiquities, VII, 1950.
  Trans. Stephen Usher, Critical Essays, I, Harvard University Press, 1974, ISBN 978-0-674-99512-3      

i> </nowiki> Trans. Stephen Usher, Critical Essays, II, Harvard University Press, 1985, ISBN 978-0-674-99513-0

  1. Gaztelerazko Itzulpena Dionisio de Halicarnaso. Historia antigua de Roma. Obra completa. Editorial Gredos. Madrid. Volumen I: Libros I-III. 1984. ISBN 978-84-249-0950-5.
  Volumen II: Libros IV-VI. 1984.  ISBN 978-84-249-0951-2.
  Volumen III: Libros VII-IX. 1989.  ISBN 978-84-249-1377-9.
  Volumen IV: libros X-XI y fragmentos de los libros XII-XX. 1988.  ISBN 978-84-249-1368-7.      
  1. (2001). Sobre la composición literaria; Sobre dinarco; Primera carta a Ameo; Carta a Pompeyo Gémino; Segunda carta a Ameo. Editorial Gredos. Madrid. ISBN 978-84-249-2290-0.
  2. (2005). Tratados de crítica literaria: Sobre los oradores antiguos; Sobre Lisias; Sobre Isócrates; Sobre Iseo; Sobre Demóstenes; Sobre Tucídides; Sobre la imitación. Editorial Gredos. Madrid. ISBN 978-84-249-2759-2.

Erreferentziak

aldatu
  • Schmitz, Leonhard (1867), "Dionysius, Aelius", in Smith, William, Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology 1, Boston, p. 1037
  • Dionysius of Halicarnassus. "The Roman Antiquities (Loeb Classical Library edition, 1937), Book 1, 11". Penelope, University of Chicago. Retrieved January 12, 2013.
  • E. Gabba, Dionysius and the History of Archaic Rome (Berkeley 1991)
   Jansen (2008)
  • Adolfo Domínguez Monedero: El tema de la colonización griega en las "Antigüedades romanas" Dionisio de Halicarnaso.
  • Carta a Pompeyo: texto griego, con índice electrónico, Proyecto Perseus-en.
  • Sobre las expresiones de Tucídides (Carta a Ameo): grezierazko testua Proyecto Perseus-en.