Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kolestasia behazun bideen erabateko edo neurri bateko oztopoaren eraginez duodenora iristen den behazun fluxuaren gutxitzea da. Kolestasiaren eragileak arrazoi desberdinak izan daitezkeen arren, sintoma nagusia ikterizia da, hau da, azal eta mukosen kolorazio horia.

Kolestasi
Cholestasis high mag.jpg
Deskribapena
Mota bile duct disease (en) Itzuli
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak chenodiol (en) Itzuli eta Fenobarbital
Identifikatzaileak
GNS-10-MK K83.1
GNS-9-MK 576.2
DiseasesDB 9121
MedlinePlus 000215
eMedicine ped/383
MeSH D002779D002779
Disease Ontology ID DOID:13580

ZergatiakAldatu

Kolestasiaren eragileak bi jatorri desberdin izan ditzake.

Gibel barnekoaAldatu

Asalduraren sorrera hepatozitoaren mintza eta gibeleko behazun bidearen artean dago. Honen arrazoia zenbait sendagai (fenotiazidak esaterako) edo lobulu arteko porta behazun hodien desegite autoimmunea izan daiteke. Ohikoa da zirrosi edo hepatitisean.

Gibel kanpokoaAldatu

Gibel kanpoko behazun bideen butxaduraren ondorioz. Butxadura hau koledokoko litiasiak, behazun bideetako minbizi edo arekoak, pankreatitisak, behazun estenosiak edo parasitoek eragindakoa izan daiteke.

SintomakAldatu

Lehen aipatu bezala sintoma nagusia ikterizia da, baina horretaz gain behazun gatzek sortarazitako hazkura bizia ere agertuko da.

Koluria eta akolia ere izango dira. Lehen kasuan, kolore iluneko gernua izango dela esan nahi du behazuna pilatzen delako bertan eta bestean, kolore argiko gorozkiak bilirrubinarik ez dutelako.

Horretaz gain, kolesterol totalaren gehikuntza bat emango da eta kasu batzuetan kolesterol hau larruazalaren azpian pilatuko da xantelasma agertuz. Eta azkenik behazun bideen infekziorako joera handituta egongo da.

Kanpo estekakAldatu