B hepatitis

B Hepatitis» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

B hepatitisa gibelean eragiten duen gaixotasun infekziosoa da, hepatitisaren B birusak (Hepadnaviridae familiakoa) eragiten duena. Gaixotasun honetan hepatozitoen hantura eta nekrosia ematen da.

B hepatitis
Hepatitis B virus 01.jpg
Deskribapena
Mota gaixotasun biriko kutsakorra, hepatitis birikoa, skin infection Itzuli
Hepadnaviridae infectious disease Itzuli
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) B hepatitisaren birus
Sintoma(k) goragalea, Ikterizia, hepatomegalia, anorexia
artralgia
Azterketa medikoa odol-analisi
gibeleko biopsia
Asoziazio genetikoa HLA-DQB2 Itzuli, UBE2L3 Itzuli, HLA-DPA1 Itzuli, HLA-DPB1 Itzuli eta GRIN2A Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak adefovir Itzuli, tenofovir alafenamide Itzuli, lamivudine Itzuli, tenofovir Itzuli, tenofovir disoproxil Itzuli, Peginterferon alfa-2a Itzuli, entecavir hydrate Itzuli, bicyclol Itzuli eta tenofovir disoproxil Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK 070.30
GNS-10 B16, B18.0 eta B18.1
GNS-9 070.2 eta 070.3
DiseasesDB 5765
MedlinePlus 000279
eMedicine 000279
MeSH D006509
Disease Ontology ID DOID:2043 eta DOID:2043
Mikroskopia elektronikoz lorturiko irudia da. Hemen B hepatitisaren birusak ageri dira, VHB.

Gaixotasunak 2 prozesu jarrai ditzake: akutua edo kronikoa. Kronikoan zailtasunak ager daitezke; gibeleko zirrosia, gibeleko minbizia, gutxiegitasun hepatikoa, sukarra, ikterizia edota heriotza.

EpidemiologiaAldatu

LarritasunaAldatu

B hepatitisa gaur eguneko munduko gaixotasunik garrantzitsuenetariko bat da. Nahiz eta bere tratamendurako txerto segurua eta eraginkorra (%98tik %100erainoko eraginkortasuna duena) 1982tik[1] existitu, osasun publikoaren arazo handi bat da planeta osoan zehar.

Banaketa geografikoaAldatu

 
B hepatitisaren distribuzioa munduan zehar.

B hepatitisa infektatutako pertsonaren listuaren, odolaren, semenaren edota beste gorputz-fluido baten kontaktuaren bidez kutsatzen da (horretarako listua odolarekin kontaktuan egon behar da, adibidez, aho-zauriekin edota kariesarekin).

Transmititzeko modu arruntenak definitzen du leku bakoitzeko gaixotasunaren forma kronikoaren prebalentzia[2].

  • EEBB eta mendebaldeko Europa: populazioaren %2 baino gutxiago dago infektatuta. Injektatzen diren drogen erabilpen desegokia eta babesik gabeko sexu-harremanak dira transmisio-bide nagusiak.
  • Ekialdeko Europa, Errusia eta Japonia: prebalentzia moderatuko zonaldeak, non populazioaren %2 eta %7 artean kronikoki infektatuta dagoen. Leku hauetan, arrunta da B hepatitisa umeetan aurkitzea.
  • Txina eta Asiako hego-ekialdea: prebalentzia altuko zonaldeak. Erditzean ematen da transmisioa askotan.
  • Afrika: endemizitate altuko area. Gutxienez populazioaren %8 dago infektatuta. Umetan transmititzen dela kontuan hartu behar da.

VHBren prebalentziaren arteko desberdintasun horiek azaltzen dira herrialde bateko maila sozio-ekonomikoaren eta txertaketaren arteko erlazioaren bidez. Adbidez, Reunion uhartean (Frantziari dagokiona) prebalentzia %0,7koa da, nahiz eta Ozeano Indikoan egon. Baina, Madagaskarren %16ekoa izan daiteke, preserbatiboen erabilera eskasa eta ama-ume transmisioa direla eta.

Txertaketa zabaldu zenetik, txertoei buruzko politika faboragarria duten herrialdeetan B hepatitisaren prebalentziak behera egin du.

Nork paira dezake gaixotasuna modu kronikoan?Aldatu

VHB-ren bidezko infekzioa kronifikatzeko probabilitatea hura hartzearen adinaren araberakoa da. 6 urte baino gazteagoak diren umeak daude arrisku larrienetan.

Bularreko haurretan eta ume txikietan.Aldatu

Hurrengo neurrietan hartzen dute infekzio kronikoa:

  • Bizitzako lehen urtean infektatutako bularreko haurren %80-%90 artean.
  • 6 urte bete baino lehen infektatutako umeen %30-%50 artean.

Helduetan.Aldatu

  • Adin helduetan infektatzen diren pertsona osasuntsuen %5 baino gutxiagok pairatuko du gaixotasuna kronikoki.
  • Infekzio kronikoa pairatzen zuten helduen %20-%30 artean pairatuko dute zirrosia eta/edo gibeleko minbizia.

VHB eta GIB arteko koinfekzioa.Aldatu

VHBk infektatutako pertsonen %1ek (2,7 milioi pertsona inguru) GIBa ere harrapatu dute. Bestalde, GIB positiboen artean VHBek infektatuta daudenen prebalentzia %7,4 da. Horregatik, sintomen larritasuna edozein dela ere, 2015etik aurrera, MOEk GIBa duten pertsonak tratatzea errekomendatzen du.

EtiologiaAldatu

B hepatitisaren eragilea VHB birusa da eta honek infektatzeko bi bide ditu: odola eta gorputz fluidoak (esperma, baginako fluidoak).

Infekzio-bideak, beraz, honako bi hauek dira:

  • Orratz edo bestelako material zorrotz bidezko lesioak.
  • Odol edota dorputz fluidoen kontaktu bidez.

Bestetik, B hepatitisa pairatzeko kausak honakoak dira:

  • Infektatuta dagoen pertsona batekin babes gabeko sexu harremanak izatea
  • Odolarekin kontaktuan egotea (adibidez, osasungintza arloan lan egiten duten pertsonak)
  • Orratz infektatuekin akupuntura agitea edota tatuatzea
  • Drogak hartzean orratzak partekatzea
  • Artikulu pertsonalak (aginetakoa, esaterako) partekatzea
  • Amak haurdunaldian B hepatitisa pairatzea.
     
    Gizakiaren odola.
    Odol-transfusioak: honako hau oso kausa arraroa da, izan ere odol-transfusioak egitean emailearen odola aztertzen da eta kontrol akatsak ezohikoak dira.
  • B hepatitisa zabalduta dagoen herrialdeetara bidaiatzea (zonalde endemikoetara bidaiatzea arriskutsua izan daiteke, baina prebenigarria ere).
  • Kontaktuaren bidezko transmisioa: area endemikoetako umeetan ematen da gehien bat. Ingurune familiarrean (ama eramaileak eta umeak kontaktuan jartzean), batera jolasten duten umeen artean, haurtzaindegian, ospitaletako geletan.
  • Kasu oso arraroetan ohe-zimitzen bidez.

Hauek, ordea, ez dira B hepatitisa pairatzeko kausak[3]:

  • Sukalde tresnak partekatzea
  • Eskua ematea
  • Besarkada edo musua ematea
  • Ama-esnea hartzea
  • Doministiku edo eztula egitea
  • Igerileku publikoetan igeri egitea

Koadro klinikoaAldatu

B hepatitis akutuaAldatu

15- 45 eguneko inkubazio epea[4] izango du. Epe hau guztiz asintomatikoa izango da, hurrengo 3-7 egunetan gaixotasun birikoen sintoma orokorrak agertuko dira:

  • Nekea
  • Buruko mina
  • Sukar baxua (38 baino gutxiago).
 
Ikterizian gorputzeko larruazalak, mukosek eta esklerotikak kolore horixka hartzen dute

Hurrengo egunetan aurreko sintomak pixkanaka nagusitzen doaz, batez ere nekea, gose falta eta sukarra. Gaixo gehienek koluria (gernuaren kolore iluna), akolia (kolore argiko gorotzak) eta ikterizia (begi eta larruazalaren kolore horia) aurkeztuko dute.

Sintomak hurrengo 4-6 asteetan zehar desagertzen joango dira.

BAT- BATEKO HEPATITISA

B motako hepatitisak duen agerpen larriena[5] da, normalean heriotzean bukatzen du (%92). Hepatitis akutuaren sintomekin hasi ohi da baina denbora oso laburrean sintoma larriagoak agertzen dira. Adibidez gutxiegitasun hepatikoa eta odol galera handiak. Garapena oso azkarra da, ordu edo egun batzuk irauten ditu heriotza baino lehen.  

B hepatitis kronikoaAldatu

Sintoma orokorrek sei hilabete baino gehiago irauten dutenean eta hurrengo sintoma berriak agertzen direnean[6]:

 
Aszitisa, peritoneoan gertatzen den likidoaren pilaketa
  • Gutxiegitasun hepatikoa

DiagnostikoaAldatu

Hepatitis B-n eta beste gaixotasun birikoetan agertzen diren sintomak oso antzekoak direnez, gehienbat odol analisiak erabiltzen dira gaixotasun honen diagnostikorako. Analisietan, odolean VHB birusaren azaleran egoten den antigenoa (HBs) edo honen aurkako antigorputzak dauden aztertzen da[7].

  • Hepatitis akutuan: VHB birusaren antigenoen aurkako  M immunoglobulinak egoten dira. Gaitzaren hasierako faseetan gaixoak HBe antigenoarekiko seropositiboak izaten dira. Honek oro har, erakusten du birusa erreplikatzen dagoela eta gorputzeko likidoak oso kutsagarriak direla.
  • Hepatitis kronikoan: odolean HBs antigenoa epe luzean (sei hilabete baino gehiago) dagoenean. Antigeno honen presentziak etorkizunean gibel gaixotasun kronikoak edo gibel minbizia jasateko aukerak daudela adierazten du.

Gibel biopsiak ere egiten dira, gibelaren egoera aztertzeko.

PrebentzioaAldatu

Ezinbestekoa da umeek eta arrisku altuko pertsonek B hepatitisaren aurkako txertoa jasotzea.[8]

 
Txertoa
  • Ume txikiek jaiotzean jaso behar dute txertoa.
  • Txertatu gabeko 19 hilabete baino gutxiagoko umeek berreskurapenezko dosiak jaso behar dituzte.
  • Osasun arloan lan egiten duten langileak.
  • B hepatitisa duen pertsona batekin bizi diren pertsonak
  • B hepatitis akutua duten amen jaioberriek gaixotasunaren aurkako txerto berezi bat jaso behar dute jaio osteko hurrengo 12 orduak igaro baino lehenago.

Birusarekin kontaktuan egon eta 24 ordu pasa ostean txertoa edo B hepatitisaren aurkako inmunoglobulina txertoak lagungarriak izan daitezke infekzioa saihesteko. Azken 25 urteetan txertoari esker B hepatitis kasuen jeitsiera nabarmena egon da.[9]

Hartu beharreko neurriak:

  • Odol eta gorputz likidoekin kontaktua saihestu.
  • Babes gabeko harreman sexualak saihestu.
  • Drogen kontsumorako erabilitako xiringak ez partekatu.
  • Hortzetako eskuila eta bizarra kentzeko makina ez partekatu.

TratamenduaAldatu

B hepatitis akutuaAldatu

Noramlean ez da tratamendurik behar akutua denean, denborarekin desagertuko baita berez. Funtzio hepatikoa eta gainerako funtzioak odol analisien bitartez kontrolatuko dira. Hala ere, gomendioak atseden hartzea, elikagai osasuntsuak hartzea eta likido asko hartzea dira. Kasu larrienetan medikamentu antibiralak hartu behar dira baita ospitalizazioa ere zailtasunak eragozteko.[10]

B hepatitis kronikoaAldatu

Orokorrean ezinbestekoa izango da betirako tratamendu bat jasotzea. Tratamenduak gaixotasun hepatiko bat jasateko arriskua murrizten du eta gainera beste pertsona batzuei transmititzea eragozten da. Tratamenduak:[9]

  • Farmako antibiralak:
 
Ezkerrean gibel osasuntsu bat eta eskuman gibel bat zirrosiarekin

Birusari aurre egiteko lagungarriak dira, horrela birusak gibela hondatzeko duen gaitasuna murrizten da. Antibiralen artean hauek topa daitezke: entecavir (Baraclude), tenofovir (Viread), lamivudina (Epivir), adefovir (Hepsera) eta telbivudina (Tyzeka).

  • Interferona:

Tratamendu bezala alfa-2b interferon (Intron A) txertoak erabiltzen dira. Alfa-2b interferona gizakiak sortutako substantzia bat da, gorputzak berez infekzioei aurre egiteko erabiltzen den substantziaren antzekoa dena.

  • Gibel transplantea:

Gibela oso kaltetuta dagoenean (gibel akatsa, zirrosia…) egiten da.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Hepatitis B. Epidemiologá y situación mundial - Joomla» www.amse.es . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.
  2. (Gaztelaniaz) «Hepatitis B» www.who.int . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.
  3. «OMS | ¿Cómo se contrae la hepatitis B y cómo puedo protegerme de esa enfermedad?» WHO . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.
  4. (Gaztelaniaz) Patiño-Masís, Jorge (2008) Hepatitis B-cuadro clínico (Hepatitis B-clinical history) Acta Médica Costarricense 9-11. or. ISBN 0001-6002.
  5. (Gaztelaniaz) Patiño-Masís, Jorge (2008) Hepatitis B-cuadro clínico (Hepatitis B-clinical history) Acta Médica Costarricense 9-11 or. ISBN 0001-5002.
  6. (Gaztelaniaz) Hepatitis B 2019-11-11 . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.
  7. (Gaztelaniaz) «Hepatitis B» www.who.int . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.
  8. (Gaztelaniaz) «Hepatitis B - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.
  9. a b (Gaztelaniaz) «Hepatitis B: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.
  10. «Hepatitis B (para Adolecentes) - KidsHealth» kidshealth.org . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.

Kanpo estekakAldatu