Zipria (antzinako grezieraz Κύπρια Kypria, latinez Cypria), ziklo epiko greziarreko galdutako olerki bat da. Bere izenburuak, beharbada, "Zipren idatzitako olerki epikoa" esan nahi du. Hamaika liburutan, Troiako Gerrara eraman zuten gertakariak kontatzen zituen Homeroren Iliada hasten den tokirarte, Peleo eta Tetisen ezkontza, Parisen epaiketa, Helenaren bahiketa, itsas armada greziarraren biltzarra, Ifigeniaren erreskatea Artemisa jainkosaren aldetik Ifigenia bera sakrifikatua izatera zihoan unean eta Troian gertaturiko lehen guduak barne.

Zipria
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaAntzinako Grezia
Ezaugarriak
Genero artistikoaepika
Hizkuntzaantzinako greziera
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTroia
kronologia
Zipria Iliada

Kanpo estekak aldatu