Zenbaki ordinal
Zenbakiak matematikan |
---|
Zenbaki multzoak |
Zenbaki arruntak |
Konplexuen hedadurak |
Bestelakoak |
Zenbaki kardinalak |
Zenbaki-sistemak |
Zenbaki-sistema hamartarra |
Zenbaki ordinalak zenbakien arteko ordena bat adierazteko erabiltzen direnak dira. Hauek adierazteko orduan euskal literaturan eta idazleen artean erabilera eta ohitura anitz izan direnez, batasuna egiteko Euskaltzaindiak beti puntu bat jartzea gomendatzen du ordinala adierazteko. Alegia, garren esango litzatekeen tokian puntua jarri behar da sistematikoki, inolako bereizketarik egin gabe erromatar zenbakien eta beste sistemetako zenbakien artean. Horrenbestez, zenbakien ondoren puntua erabiliko da eta garren zenbakiak letraz idazten direneko bakarrik utziko da. Ordinala adierazteko marka horri artikulua eta kasu marka gaineratuko zaizkio, hala beharko balitz, edozein sintagmarekin gertatzen den bezala:
XX. mendea | hogeigarren mendea |
10. mendea | hamargarren mendea |
10. lasterkaria | |
2. etxea | |
3.ak esan du | |
Hau da 4.a eta beste hori 5.a | |
XIX. mendean ez zen halako buruhausterik izan, baina XX.ean, ordea, bai. | |
III. kapitulua polita da. Aldiz, IV.a ez zaio hain ongi atera. | |
XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan | |
XVII, XVIII eta XIX. mendeetan | |
Retegi II.a | |
Tolosa III.arekin | |
Juan Karlos I.ak esan duenez |
Irakurtzeko orduan "hogeigarren mendea", "hamargarren mendea", e.a. irakurriko dira. Azkeneko adibideak, berriz, honela: "hamazazpigarren, hemezortzigarren eta hemeretzigarren mendeetan", "hamazazpi, hemezortzi eta hemeretzigarren mendeetan", "Juan Karlos lehenak esan duenez", e.a.
Zenbait kasutan, hala ere, ordinal horiek ez dira beti benetako ordinal gisa erabiltzen eta ahoskatzeko orduan ez da "garren" erabiltzen:
Erabilera alfazenbakietan
aldatuAlfazenbakizko aposizioetan ez da beharrezkoa puntua erabiltzea:
- Seat 850 (Seat zortzi ehun eta berrogeita hamar).
- Loiola 93 (Loiola laurogeita hamahiru).
- N I errepidea.
Ordinalak letra bidez
aldatuOrdinalen letra bidezko idazkeran arazoak sortzen dituen bakarra 5.aren ordaina da. Literatura tradizioan erabiltzen diren formak bostgarren (edo bortzgarren) eta bosgarren (edo borzgarren) dira. Boskarren eta gainerako -k- dunak ez dira autore zaharretan ia agertzen: forma -k- dunak (boskarren eta bostkarren) soilik erabiltzen dituen bakarra M. Zabala da, eta horrelako formak erabiltzen dituzten beste hirurek —Capanaga, Añibarro eta Iztueta— aldaera -g- dunak ere badarabiltzate. Gero, XIX. mendearen bukaeraz gero gehiago zabaldu zen boskarren, baina Hegoaldean soilik eta idazle garbizaleen artean bakarrik. Beraz, badirudi euskara baturako egokiagoak direla -g- aldaerak, eta horien artean batasunean kontsonante multzoak murrizteko hartu den erabateko jokabidea (hiztegi eta ez hitztegi e.a.) kontuan harturik badirudi forma bakuna dela gomendatzekoa. Arrazoi bertsuakatik badirudi bosna (borzna) eta ez bostna dela gomendatu behar den forma.
Bestalde, 21., 41. eta kidekoiei dagokienez, batgarren grafia erabatekoa da, eta salbuespen bakarra M. Zabala da, ogeta-batkarren erabiltzen duena. Batgarren gehienbat aurreko osagaitik bereizirik agertzen da tradizioan (hogeita batgarren, zenbatgarren, e.a.), eta hori da hain zuzen numeralentzat gomendatu zen idazkerari gehien egokitzen zaion aukera.
Hortaz, hau da ordinalentzat Euskaltzaindiak euskara baturako erabakitzen duen idazkera:
Bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren (borzgarren), seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren, hamargarren, hamaikagarren ...., hamabosgarren (hamaborzgarren) ...., hogeigarren, hogeita batgarren, hogeita bigarren ...., hogeita hamargarren .... , berrogeita batgarren ......, ehungarren, milagarren ....Eta galderetan zenbatgarren.
Saileko lehen kideari buruz, erabiltzen diren formek (lehen, aurren, eta lehenengo, lehenbiziko, lehendabiziko e.a. ) ez dute ortografi arazorik, eta oraingoz, ez du Euskaltzaindiak horietako batere hobesten.