Jinan (txinera sinplifikatuz: 济南, txinera tradizionalez: 濟南; pinyineraz: Jǐnán), Shandongeko probintzian kokatua. Guztira, 5.900.000 biztanle inguru dauzka horietatik 2.540.000 inguru erdigunean bizi direlarik. Jinanek 8.177 kilometro karratuko azalera dauka.
Jinan hiriaren mugakideak honakoak dira: Dezhou ipar-mendebaldean, Liaocheng hego-mendebaldean, Tai'an hegoaldean, Laiwu hego-ekialdean, Zibo ekialdean, eta Binzhou ipar-ekialdean.
Baotu iturburua: Izen bereko parkean dago, hiri zaharraren hego-mendebaldean. Hirian dauden 72 iturburuetako bat da eta urteak joan ahala hiriko gobernuak inguruko eraikinak zaharberritu ditu.
Mila Buden mendia: Jinan hirian bertan dagoen mendia da, gainean, Jinan hiriko airetiko ikuspegia eskaintzen duen begiratokia dago, eta mendiaren gainera igotzeko eskilaretan Buda estatuak daude.