Xarnegu Herria

Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografikoa
Xarnegu-aldea» orritik birbideratua)

Xarnegu Herria[1][2] (okzitanieraz País Sharnègo; frantsesez Pays Charnégou), Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, Aturri ibaiaren ertzeko Ahurti, Akamarre, Bardoze, Beskoitze, Bidaxune, Burgue-Erreiti, Erango, Gixune, Mugerre, Samatze, Urketa eta barrendegi bezala Bastida hartzen dituena.

Xarnegu Herria
Geografia

Eskualde honen ezaugarri nagusia historikoki elebiduna izatean datza, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun baitute.

Xarnegu hitzak Kataluniako Xarnego edo Charnego hitzen jatorri bera du. Elhuyarrek dioenez, bikote mestizoen seme-alabei ezartzen zaien erdeinuzko izena da .

Xarnegu Eguna

aldatu

2005etik Xarnegu Eguna antolatu izan dute Bardozen, Bidaxuneko kantonamenduaren batasuna ospatzeko eta bi kulturen arteko bizikidetzaren adierazle bezala.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu