Susa

argitaletxea
Susa aldizkaria» orritik birbideratua)
Artikulu hau argitaletxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Susa (argipena)».

Susa Euskal Herriko argitaletxea da, Zarautz, Iruñea eta Larrabetzun egoitza bana dituena. 1983an sortu zen.

Uxue Alberdi idazlea Susa argitaletxeko erakustokian ale bat sinatzen Durangoko Azokan. 2017.

1988 eta 2017 urteen artean, Gorka Arrese izan zen argitaletxearen editorea. 2018tik, Leire Lopez Ziluagak du ardura hori.

Egileak aldatu

Bertan argitaratzen dituzten egileen artean Jon Alonso, Iñigo Aranbarri, Amets Arzallus, Pako Aristi, Gotzon Barandiaran, Harkaitz Cano, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Xabier Montoia eta Juanjo Olasagarre daude, besteak beste.

Liburu batzuk aldatu

CC-BY-SA lizentziaduna aldatu

Susa argitaletxeko hainbat liburu CC-BY-SA lizentziarekin argitaratu dira. Lizentzia hori sormenezko lanak munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da.

  • Edonon erabil daitezke liburu horiek (CC)
  • baina edukien iturria zein den aipatu behar da beti (BY), hau da, egilea nor den esatea.
  • Liburu horretan aldaketak egin ahal izango dira eta berriro zabaldu, baina lan berri eraldatua ere CC-BY-SA lizentziarekin zabaldu beharko da (SA). Bi baldintza horiek beteta CC-BY-SA lizentziadun edukiak berrerabilita, posible izango da irabazi ekonomikorik lortzea ere.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.