Xabier Aierdi

soziologo eta irakasle euskalduna

Xabier Aierdi Urraza (Zeberio, 1957) soziologo eta irakasle euskalduna da. Lizentziatua da soziologia eta zientzia politikoetan Deustuko Unibertsitatean (1980) eta kazetaritzan Euskal Herriko Unibertsitatean (1984). Soziologian doktore ere bai (1991)[1].

Xabier Aierdi
Xabier Aierdi.jpg
Bizitza
JaiotzaZeberio, 1957 (64/65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta soziologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: xabier-aierdi-urraza

JardueraAldatu

Euskal Soziologia Elkarteko lehendakari izana da, eta Espainiako Soziologia Federazioko (FES) lehendakari orde[1].

Migrazio eta etnizitatearen alorrean lan egin du, eta bere jarduera ikertzaile gehiena gai horien inguruan garatu du. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendari izan da 2003tik 2011ra (lehen hiru urteetan Cristina Blancorekin partekatuz zuzendaritza)[2]. 2011n, José Antonio Oleagarekin batera, Begirune Immigrazioaren Ikerketarako Laborategia sortu zuen EHUko ikerketa talde gisa. Besteak beste, Immigrazioaren aldeko Gizarte Itunean (Eusko Jaurlaritzaren ekimena) aditu gisa parte hartu du eta Zurrumurruen Aurkako Sarearen (Hego Euskal Herriko hainbat erakunde eta talderen artekoa) dinamizatzaile izan da[3].

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Xabier Aierdi Urraza - hizlariak - udaltop» www.udaltop.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Xabier Aierdi Urraza – Curriculum Vitae | COMBI» combiproject.eu (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  3. «ehuGuneko kolaboratzailea» ehugune (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).