Ireki menu nagusia

William Paul Gottlieb (1917ko urtarrilaren 28-2006ko apirilaren 23) Ameriketako Estatu Batuetako kazetaria eta argazkilari ospetsua. Bere lan ezagunenak jazzaren «Urrezko Garaiaren» irudiak dira, 1930. eta 1940. hamarkadetan.

William P. Gottlieb
William P. Gottlieb 16181 original.jpg
Bizitza
Jaiotza Brooklyn1917ko urtarrilaren 28a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Brooklyn2006ko apirilaren 23a (89 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
Heziketa Lehigh University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria eta kazetaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra

BiografiaAldatu

Gottlieb Lehigh Unibertsitatean matrikulatu zen, 1938an. Ondoren, Washington Post egunkarian lan egin zuen. Egunkari horretan jazzi buruzko zutabea argitaratzen zuen. Une batean egunkariak, argazkilaria oso garesti ateratzen zela eta, kendu zuen. Orduan Gottliebek argazki-kamera erosi zuen eta bere zutabean argazki propioak argitaratzen hasi zen.

Bigarren Mundu Gerra ondoren Down Beat aldizkarian lan egin zuen, jazzi buruzko garrantzitsuena. Beste aldizkarietan ere kolaboratu zuen, besteak beste, Record Changer, Saturday Review eta Collier's.

Hauek izan ziren erabili zituen kamerak: Speed Graphic, Graflex eta Rolleiflex.

Hil ondoren, bere nahia jarraituz, bere lanak jabari publikoan gelditu ziren.[1]

ArgitalpenakAldatu

  • Gottlieb, William P. The golden age of jazz: on-location portraits, in words and pictures, of more than 200 outstanding musicians from the late '30s through the '40s. New York: Simon and Schuster, c. 1979. ISBN 0671243756 ISBN 0671247301[2]

Argazkien protagonistakAldatu

William Paul Gottliebek jazzaren «Urrezko Garaiaren» irudi asko egin zituen. Haien protagonistak mundu horren benetako izarrak izan ziren: Louis Armstrong, Duke Ellington, Charlie Parker, Billie Holiday, Dizzy Gillespie, Earl Hines, Jo Stafford, Thelonious Monk, Stan Kenton, Ray McKinley, Benny Goodman, Coleman Hawkins, Louis Jordan, Ella Fitzgerald, Benny Carter.[3]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William P. Gottlieb