William Patrick Deane (St Kilda, 1931ko urtarrilaren 4a) australiar epaile eta politikaria da. Australiako 22. gobernadore nagusia izan zen 1996tik 2001era.

William Deane

22. Australiako gobernadore nagusi

1996ko otsailaren 16a - 2001eko ekainaren 29a
Bill Hayden - Peter Hollingworth (en) Itzuli
Justice of the High Court of Australia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSt Kilda (en) Itzuli1931ko urtarrilaren 4a (93 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaSydney Law School (en) Itzuli
Sydneyko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakepailea, abokatua eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Melbournen jaioa, 1933tik Canberran bizi izan zen. Zuzenbidea ikasi zuen Sydneyko Unibertsitatean, eta 1955ean diploma bat jaso zuen Hagako Nazioarteko Zuzenbideko Akademian. Abokatu gisa lan egin zuen eta Lanaren Alderdi Demokratikoko zuzendaritzako kide izan zen 1950eko hamarkadan.

1977an Hegoaldeko Gales Berriko Auzitegi Goreneko eta Australiako Auzitegi Federaleko epaile izendatu zuten. 1982an, Australiako Auzitegi Goreneko epaile izendatu zuten, eta 1995 arte egon zen bertan.

Australiako gobernadore nagusia izan zen 1996tik 2001era, eta herrialdeko lehen gobernadore katolikoa izan zen. Bere agintaldiko gertakari nabarmenenak Sydneyko 2000ko Udako Olinpiar Jokoak eta 2001ean Australiako federazioaren mendeurrena izan ziren.