Wikiproiektu:Haur eta Gazte Literatura/2016/Egoiliarra
Euskal Haur eta Gazte Literatura 2016 |
|
DONOSTIA 2016. DONOSTIAPEDIA
Sarrera
aldatuHainbat GLAM erakundek wikilari egoiliar bat onartu dute beraien egoitzetan dituzten funtsak eta edukiak Wikipedian ahalik eta ondoen ezagutzera emateko helburuz. Ikus, Wikilari_egoiliar.
Lehenengo wikilari egoiliarra Britaniar Museoan aritu zen 2010ean eta harrez gero beste batzuk egon dira hainbat erakundetan. 2015ean estatuko hurrengo erakunde hauetan egon dira egoiliarrak: Arkeologia Museo Nazionala, Traje Museoa eta Erromantizismo Museoa.
Haur eta Gazte Literatura Wikiproiektuan laguntzeko eta zenbait lan aurrera ateratzeko, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan, Wikilari egoiliar bat lanean aritu da Haur Liburuaren Dokumentaziogunean. Hain zuzen, Lore Agirrezabal izan da euskarazko Wikipediaren historiako lehen Wikilari egoiliarra.
Lanen deskribapena
aldatuBere egitekorik garrantzitsuena Euskal Haur eta Gazte Literaturako sortzaileekin harremanetan jartzea izan da, egitasmoa azaltzeko eta haiei buruzko artikuluak osatzen jarraitzeko informazio eta dokumentu gehiago eskatzeko: artikuluak, elkarrizketak, argazkiak, irudiak eta abar.
Ondoren, bildutako informazio guztia ikasleei helarazten zien talde bakoitzak bere lana burutzeko nahikoa baliabide izan zitzan.
Harrera oso ona egin diote idazle eta ilustratzaileek egitasmo honi eta horietako zenbait -Enkarni Genua eta Antton Kazabon, esaterako- Dokumentaziogunean bertan izan ziren bisitan; hainbat urtez gordetako artikulu, elkarrizketa eta prentsako aipamenak partekatzeko eta egoiliarraren lana gertutik ezagutzeko.
-
Antton Kazabon idazlearen bisita.
-
EHUko Irakasle Eskolako ikasleak Dokumentaziogunean.
-
Ikasleak egileei buruzko informazio bila.
- Irakasle Eskolarekin garatu den egitasmoan kolaboratu du egoiliarrak: egileekiko harremanetan, haien argazki eta irudiak kudeatzen...
- Horretaz gain, Wikipedian dauden haur eta gazte literaturen inguruko autore ezagunenen artikulu batzuk euskarara itzuli ditu. Horretarako, beste hizkuntzetako Wikipedietatik (gaztelania, ingelesa, frantsesa) abiatu da eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunean dauden dokumentuez aberastu ditu, erreferentzia berriak gehituz itzulitako artikulu horiei.
Idazleak aukeratzeko hartutako irizpideak hauek izan ziren:
- Estatu mailan eta nazioarte mailan dauden sari garrantzitsuenen bat lortu izana.
- Beraien obra euskarara itzulita izatea.
- Artikuluak euskaraz sortuta baldin badaude jadanik, hobetzeko beharra izatea, edukia edo erreferentziak.
-
Artikuluen euskarazko itzulpenak osatzeko erreferentzia bila.
-
Haur Liburuaren Dokumentazioguneko baliabideak baliatzen erreferentzia berriak lortzeko.
- Idazle hauen artikuluak itzuli ditu:
- Antonio Rodríguez Almodóvar (Espainiako Haur eta Gazte Literatura Sari Nazionala)
- Fina Casalderrey (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- Maite Carranza (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- César Mallorquí (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- Alfredo Gómez Cerdá (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- Ana María Matute (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- Ana Juan (Espainiako Ilustrazioaren Sari Nazioanala)
- Ana Maria Machado (Hans Christian Andersen Saria)
- Christine Nöstlinger (Hans Christian Andersen Saria eta Astrid Lindgren Memorial Award)
- Maria Gripe (Hans Christian Andersen Saria)
- Martin Waddell (Hans Christian Andersen Saria)
- Gianni Rodari (Hans Christian Andersen Saria)
- Roberto Innocenti (Hans Christian Andersen Saria)
- Anthony Browne (Hans Christian Andersen Saria)
- Quentin Blake (Hans Christian Andersen Saria)
- Rotraut Susanne Berner (Hans Christian Andersen Saria)
- Maurice Sendak (Hans Christian Andersen Saria eta Astrid Lindgren Memorial Award)
- Shaun Tan (Astrid Lindgren Memorial Award)
- Max Velthuijs (Hans Christian Andersen Saria)
- Uri Orlev (Hans Christian Andersen Saria)
- Idazle hauen artikuluak itzuli ditu:
- Ez ziren euskal literaturako beste egile eta ilustratzaileak aukeratu honetarako, aurrerago Irakasle Eskolarekin berriro ere lan egiteko aukera suertatuko balitz, bertako ikasleek egin ahal izango dutelako.
- Haur eta Gazte literatura eta Wikipediaren inguruan egin daitezken jardueren antolakuntzan kolaboratu du (hitzaldiak, ikastaroak, editathoiak...).
- Egonaldia eta ekintzei buruzko txostenak egin ditu eta Wikilari komunitateari jakinarazi zizkien.
Lanen aurreikuspena zenbakitan
aldatu- Epea: 2016ko martxoaren 1etik uztailaren 31ra.
- Non: Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean.
- Lanaldia: lanaldi erdiz, lau ordu egunean.
Egiteko zehatzak:
aldatu- Wikipediako artikuluen itzulpenak:
- Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sariak
- 6 idazle: itzulpen lana + erreferentzia berriak bilatu
- ilustratzaile 1: itzulpen lana + erreferentzia berriak bilatu
- Nazioarteko sariak (Hans Christian Andersen eta Astrid Lindgren sariak)
- 5 idazle: itzulpen lana + erreferentzia berriak bilatu
- 5 ilustratzaile: itzulpen lana + erreferentzia berriak bilatu
- Egile eta ilustratzaileekin harremana:
- Guztira, 60 bat hartu-eman sortu dira (informazio, argazki eta irudi eske, horiek libre erabiltzeko baimen eske...)
- Argazkiak lehenengo Flickr-era eta gero commons-era igo: 30
- Ilustrazioak lehenengo Flickr-era eta gero commons-era igo: 15
- Haur eta Gazte literatura eta Wikipediaren inguruan egin daitezkeen jardueren antolakuntzan kolaboratu du (hitzaldiak, ikastaroak, editatoiak...).
- Egonaldia eta ekintzei buruzko txostenak egin ditu eta Wikilari komunitateari jakinarazi dizkie.
Deialdia
aldatuWikilari egoilarra hautatzeko deialdi publikoa egin zen. Hemen deialdia bera.