Ana Juan

margolari espainiarra

Ana Juan (Valentzia, 1961) ilustratzaile valentziarra da. 2010ean Espainiako Ilustrazioaren Sari Nazionala jaso zuen.

Ana Juan

Bizitza
JaiotzaValentzia, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta ilustratzailea

anajuan.net
Facebook: AnaJuan.Illustrator Instagram: anajuan Edit the value on Wikidata

Ilustratzaile ibilbidea aldatu

Valentziako Unibertsitatean Arte Ederren ikasketak egin zituen. 1982an amaitu eta urtebetera hasi zen La Luna de Madrid eta Madriz aldizkarietan kolaboratzen. Han argitaratu zituen bere ibilbideko istoriotxo bakarrak, zuri-beltzean guztiak.[1]

1995ean The New Yorker aldizkariaren azalean agertu zen berak ilustratutako irudi bat, eta gerora gehiago ere argitaratu ditu bertan.[2]. Aldizkarietako argitalpenen harira, bi urtez jarraian, 1998 eta 1999an, Society of Newspaper Design kategorian Urrezko Domina eskuratu zuen.

Haur eta Gazte Literatura aldatu

2002an Frida liburua ilustratzearekin batera hasi zen Haur eta Gazte Literaturako lanak ilustratzen. Liburu hori 2003an itzuli zen euskarara.

Ilustratzeaz gain, zenbait liburu idatzi eta ilustratu ere egin ditu: Comenoches (2004) eta The pet shop revolution (2010) [1]

Sariak eta bekak aldatu

  • 1984: Urteko azalik onena. Bartzelonako Komiki Azoka.
  • 1995, 1996 eta 1997: Zilarrezko Domina, Society of Newspaper Design, ilustrazioaren kategorian.
  • 1998 eta 1999: Urrezko Domina, Society of Newspaper Design, ilustrazioaren kategorian.
  • 2001: Gaztelaniaz ilustratutako libururik onenari saria, Snowhite liburuarekin. Valentziako Generalitateko Kultura, Hezkuntza eta Zientzien Kontseilaritzaren Saria.
  • 2007: Ilustrazioaren Junceda Saria, Junceda Iberia kategorian, For you are a kenyan child liburuarekin.
  • 2007-2008: Gaztelaniaz ilustratutako libururik onenari saria, Demeter liburuarekin. Valentziako Generalitateko Kultura, Hezkuntza eta Zientzien Kontseilaritzaren Saria.
  • 2009: Ilustrazioaren CCEI saria, Ohorezko Zerrenda, Ilustrazioaren Saria, Bibi y las bailarinas liburuarekin.
  • 2010: Espainiako Ilustrazioaren Saria. Espainiako Kultura Ministerioa.
  • 2012: Sant Carles Domina, Arte Ederren Fakultatea, Valentzia.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Entrevista a Ana Juan. .
  2. (Gaztelaniaz) TNY: Ana Juan. .