Ana María Machado (Rio de Janeiro, 1941eko abenduaren 24) kazetari, irakasle, margolari eta idazle brasildarra. [1] 1969an hasi zen idazten eta, harrez gero, bere liburuen lau milioi ale baino gehiago saldu dira. Horietako asko unibertsitateko tesietan aztertu izan dira, baita Brasildik kanpo ere. Helduentzako bere obra ere saritua izan da, eta, kritikaren arabera, Brasilgo egungo literatura obrarik onenetakoa da.

Ana Maria Machado

(2014)
Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1941eko abenduaren 24a (82 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
HeziketaÉcole pratique des hautes études
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Tesi zuzendariaMichel Arrivé (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Brasilgo portugesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, margolaria, eleberrigilea eta haur literatura idazlea
Enplegatzailea(k)Pontifical Catholic University of Rio de Janeiro (en) Itzuli
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Jasotako sariak
KidetzaBrasilgo Letren Akademia
Asociación Hispánica de Literatura Medieval (en) Itzuli
Genero artistikoahaur literatura
anamariamachado.com.br

Bizitza aldatu

Ana María Machadok betidanik izan du lotura literaturarekin. Zazpi urterekin, esaterako, bere ipuin bat argitaratu zen aldizkari batean; handik hogei urtera, Rio de Janeiroko unibertsitatean klaseak ematen hasi zen Teoria Literarioaz eta Brasilgo literaturaz. [2] Idazle lanetan hasi aurretik, beste hainbat esparrutan lan egindakoa da. Rioko eta New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan hasi zen margolaritza ikasten eta hainbat erakusketa banakako eta kolektibotan hartu zuen parte. Geografia ikasketak hasi zituen, baina sei hilabete baino ez zituen eman horretan.

Ondoren, hizkuntza erromanikoen ikasketak hasi zituen. Hizkuntzalaritzan doktoretza eskuratu zuen Parisko École Practique des Hautes Études (EPHE) unibertsitatean. Roland Barthes izan zuen bere ikasketen zuzendari, baita Guimaraes Rosaren obrari buruz idatzitako tesiaren zuzendari ere. Hain zuzen, Gimaraes Rosa idazleari buruzko tesia taxutzen ari zela, haur literaturak erakarriko du betiko. Machadok dio Monteiro Lobatori zor diola haur literaturara hurbiltzea, Lobato ezagutzerakoan haur literatura eraberritzeko premia sentitu baitzuen. Topikoz eta fantasiaz puztutako haur literatura hura parodiatzen hasi zen Machado. Bera izan zen haur literatura (haurrek eta helduek irakurtzen dutena) eta haurrentzako literatura (haurrek bakarrik irakurtzen dutena) bereizten lehena. Bere iritziz, haur literatura aberatsa izan daiteke, helduentzako literatura baino aberatsagoa, helduei zein haurrei emozioa sorrarazteko gaitasuna izan dezakeelako. "Eta ez emozioa bakarrik, baita irakurketa ezberdinak sortzeko ahalmena ere, munduak eta azpimunduak sortzeko abilezia. Helduentzat idaztea bezalakoxea baita haurrentzat idaztea; baina, hori bai, haurrei idazteko beste zerbait eduki behar da: supermundu bat, hots, esperantzarena". [2]

Irakasle lanei dagokienez, Sorbonnen portugesa irakatsi zuen 1970 eta 1971 urteetan. Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean, literatura teoria eta literatura brasildarra irakatsi zituen; lehendabizi Komunikazio Eskolan, eta, ondoren, Pontificia Universidad Catolica (PUC) unibertsitatean haur literaturako lehen katedraduna izan zen. 1997an Rioko PUC unibertsitateko Letren Departamenduko haur eta gazte literaturaren itzulpen ikasketak eman zituen.

Kazetari lanak egin zituen Parisen Elle aldizkarirako, Londresen BBC katerako, eta Brasilgo beste zenbait argitalpenetarako. Besteak beste, Jornal do Brasilen asteko zutabe bat izan zuen bost urtez. Albisteen editore ere izan zen sei urtez Radio Jornal do Brasil irrati katean.

1979an lehen haur liburu-denda brasildarra zabaldu zuen Rion: Malasartes. 1996 arte zuzendu zuen hura. Bestalde, 1990 eta 1994 artean, haur liburuen editore izan zen, baita Quinteto Editorial argitaletxeko zuzendari ere.

1982 eta 1986 urteen artean IBBYren (International Board of Books for Young People) Batzorde Exekutiboko kide izan zen. Hans Christian Andersen sarietako epaimahaikide izan zen 1978 eta 1982 urteen artean. 1986an, berriz, epaimahai horretako presidente izendatu zuten eta berriz hautatu zuten 1988an ere. Halaber, Casa de las Americas sarien epaimahaikide izan zen (1982), baita Cataluña de Ilustración sarikoa ere (1990). Azken hamabost urteetan erabat murgilduta egon da irakurzaletasuna sustatzeko lanetan, bai bere herrialdean, bai nazioartean. Horrekin batera, irakurketari buruzko eta haur literaturaren inguruko hainbat mintegi, kongresu eta hitzalditan hartu du parte.

Sariak aldatu

  • Premio Jabuti, 1978.
  • Hans Christian Andersen saria, 2000. IBBY erakundeak bi urtean behin ematen duen saria. Haur eta Gazte Literaturako saririk garrantzitsuenetarikoa.
  • Premio Machado de Assis saria, 2001. Brasilgo literatura saririk garrantzitsuenetarikoa da, Premio Jabutirekin batera.

Lanak aldatu

Haur eta Gazte Literatura aldatu

  • Uma vontade louca
  • Amigo É Comigo
  • Isso Ninguém Me Tira
  • Bento que Bento é o Frade
  • Bisa Bia, Bisa Bel (eleberria), 1981
  • De olho nas penas
  • Do outro mundo
  • O canto da praça
  • Bem do seu tamanho
  • Tudo ao mesmo tempo agora
  • O Que É?
  • Dandinha danda
  • Abrindo Caminho
  • Alguns Medos e Seus Segredos
  • Era Uma Vez Três
  • O Gato do Mato e o Cachorro do Morro
  • Menina Bonita do Laço de Fita
  • O mistério da ilha
  • Amigos Secretos
  • De carta em carta
  • Quem manda na minha boca sou eu!!
  • O domador de monstros (Euskaraz: Mamu hezlea. Ikasmina, 2008)

Euskarara itzuliak aldatu

  • Adarbakar mordoa (1991)
  • Abelin eta euria (2007)
  • Mamu-hezlea (2008)

Helduen Literatura aldatu

  • Alice e Ulisses, 1984
  • Aos Quatro Ventos, 1993
  • A Audácia dessa Mulher, 1999
  • Canteiros de Saturno, 1991
  • Como e Por Que Ler os Clássicos Universais desde Cedo, 2002
  • Contra Corrente, 1999
  • Democracia, 1983
  • Esta Força Estranha, 1998
  • O Mar Nunca Transborda, 1995
  • Para Sempre, 2001
  • Recado do Nome, 1976
  • Texturas - sobre Leituras e Escritos, 2001
  • Tropical Sol da Liberdade, 1988

Erreferentziak aldatu

  1. (Portugesez) «Ana Maria Machado» Camara do Libro (Noiz kontsultatua: 2016-03-16).
  2. a b «Ana María Machado» Jakingarriak (Kukuluma gehigarria) (44): 13-15..