Ireki menu nagusia

Alfredo Gómez Cerdá (Madril, 1951ko uztailaren 6a), idazle espainiarra, batez ere, Haur eta Gazte Literaturako idazlea. Ehun liburu baino gehiago idatzi ditu eta hainbat sari eskuratu. Prentsarako kolaborazio asko egin ditu, eta, Haur eta Gazte Literaturarekin zerikusia duten hainbat eta hainbat jardueratan hartu du parte. 1989an Barco de Vapor Saria jaso zuen Apareció en mi ventana liburuarekin. 2005ean El tigre que tenía miedo a las gallinas liburua White Raven katalogo entzutetsuan sartu zen eta 2009an Barro de Medellín lana hautatu zuten White Raven zerrendarako. Hain zuzen, urte berean (2009) eta Barro de Medellin lanarekin lortu zuen Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala.

Alfredo Gómez Cerdá
Bizitza
Jaiotza Madril1951ko uztailaren  6a (68 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Alfredo Gómez Cerdá Madrilen jaio zen 1951n, Carabanchel auzoan, garai hartan Madrilgo kanpoaldean. Ez etxean, ez eskolan ez zuen liburu askorik izan eskura, baina betidanik gustatu izan zaio irakurtzea. Hala ere, zaletasun hori garatzeko aukera nerabezaroan izan zuela aitortzen du Peonza aldizkarian egindako elkarrizketa batean. Irakurtzearekin batera hasi omen zen idazten, eta bi bide paralelo izan zirela dio. Hamabost urterekin Madrilgo "Cardenal Cisneros" institutuan hasi zen ikasten han antzerkira zaletu zen eta eskolako antzerki taldean sartu. Orduan hasi zen Valle Inclán, Buero Vallejo, Alfonso Sastre, Bertolt Brecht, Ionesco, Arrabal, Samuel Beckett eta beste hainbat egileren obrak ezagutzen. Garai hartan antzerki obrak idatzi zituen, batez ere. [1]

Gómez Cerdá Filologia Hispanikoan lizentziatu zen. Nerabezarotik idazteko joera izan zuen arren, hogeita hamar bat urte zituenean hasi zen Haur eta Gazte Literatura idazten. Artean, irakurtzen ez zekien haur baten aita zen eta hari kontatzeko ipuinak idazten eta ilustratzen hasi zen. HGL eremu oso zabala eta sormena muturreraino eramateko moduko alorra zela ohartu zen, eta izugarri erakarri zuen. Haur eta Gazte Literaturako bere lehen lanarekin (Las palabras mágicas, 1982) Barco de Vapor Saria eskuratu zuen eta harrez gero, sari asko irabazi ditu. [1]

Generoari dagokionez, zaila da Gómez Cerdáren obra genero bati lotzea. Izan ere, psikoliteratura, abentura, umorea eta beste hainbat generotara gerturatu izan da. Baina adi irakurriz gero, ikus daiteke, batez ere, pertsonaia eta bere ingurua, pertsonaia eta bere familia, pertsonaia eta bere lagunak, edo pertsonaia eta bere barne-mundua direla gehien sakontzen dituen gaiak. [2]

LanakAldatu

Haur eta Gazte LiteraturaAldatu

  • Las palabras mágicas (1983).
  • La ciudad que tenía de todo (1985)
  • Tatual, un niño bestial (1998)
  • Alcoholicos anonimos (1987).
  • La copa de mi madre(1988).
  • Alejandro no se ríe (1988).
  • Un amigo en la selva (1988).
  • La princesa y el pirata (1988).
  • Luisón (1990).
  • Apareció en mi ventana (1990).
  • El volcán del desierto (1990).
  • El laberinto de piedra (1991).
  • La sexta tele (1991).
  • El monstruo y la bibliotecaria (1991).
  • El rey Papamoscas (1992).
  • El secreto del gran río (1992).
  • La gota de lluvia (1993).
  • Amalia, Amelia y Emilia (1993).
  • La jefa de la banda (1993).
  • El tesoro del barco fantasma (1994).
  • A través del cristal empañado (1994).
  • El mago del paso subterráneo (1995).
  • El negocio de papá (1996).
  • Cuando sea mayor (1996).
  • Hola (1780).
  • Habitación doble para uso individual (1996).
  • El viaje del señor Sol (1997).
  • La maga Colasa y el globo (1997).
  • Cuaderno de besos (1998).
  • El Ave del Amanecer (1998).
  • Habitantes del río (1998).
  • Primo Cochinete (1998).
  • Papá y mamá son invisibles (1998).
  • El cuarto de las ratas (1998).
  • El cofre del pirata (1998).
  • El balcón de la bruja sin nombre (1999).
  • La sombra del gran árbol (2000).
  • Hacer el indio, Soy... Jerónimo bilduma (2000).
  • Un monstruo en mi espejo, Soy... Jerónimo bilduma (2000).
  • El jardín de las mascotas, Soy... Jerónimo bilduma (2000).
  • Pista de patinaje, Soy... Jerónimo bilduma (2000).
  • ¿Tienes novia, Jerónimo?, Soy... Jerónimo bilduma (2000).
  • El mandamenos, Soy... Jerónimo bilduma (2000).
  • Andrea y el cuarto rey mago (2001).
  • Cerote, el rey del gallinero (2001).
  • Las trenzas de Luna (2001).
  • La noche de la ciudad mágica (2002).
  • Manolo Multón y el mago Guasón (2002).
  • El tren saltamontes (2003).
  • Los dos amigos de la golondrina (2003).
  • Tejemaneje y Estropajo (2004).
  • Un perro con suerte (2004).
  • La montaña más bella (2004).
  • Cuando Miguel no fue Miguel (2004).
  • El tigre que tenía miedo a las gallinas (2004).
  • Pigacín (2005).
  • Soy...Jerónimo (2005).
  • Timo Rompebombillas (2005, edizio berria).
  • Oficio miserable (2005).
  • Oso tramposo (2006).
  • El árbol de la esquina (2006).
  • Primo Cochinete (2006).
  • Tras la pista del abuelo (2006).
  • El monstruo y la bibliotecaria (2006, edizio berria).
  • El tesoro más precioso del mundo (2007).
  • Más grande que yo (2007).
  • La reina de las montañas (2007).
  • Menguante (2007).
  • El sabio de las cuatro orejas (2007).
  • El gigante invisible (2008).
  • Mari Pepa y el club de los pirados (2009).
  • El botín de Atolondrado (2010).
  • La lección de Cuatro Patas (2010).
  • Un tren de cine (2010).
  • Amor de gato (2010).
  • Mateo y el saco sin fondo (2011).
  • El secreto de Papá Noel (2012).
  • Las venas de la montaña negra (2012).
  • Allegro (2013).
  • Palabra de nadie (2013).
  • Pasos de marioneta (2014).
  • Dímelo con los ojos (2014).
  • Los fantasmas del paraíso (2015).

Euskarara itzulitako lanakAldatu

  • Euri-ttantta (1996).
  • Luixon (1997).
  • Nora eta laugarren errege magoa (2003)
  • Medellingo lokatza (2010).
  • Neska baten hitza (2014).

ErreferentziakAldatu

  1. a b   «Alfredo Gómez Cerdá» Peonza (92): 39-49 .
  2.   «Alfredo Gómez Cerdá o la aventura de escribir» Clij (70): 7-14 .

Kanpo loturakAldatu