Ireki menu nagusia

Rotraut Susanne Berner (Stuttgart, Alemania, 1948ko abuztuaren 26) ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko alemaniarra da. Batez ere Haur eta Gazte Literaturako hainbat libururen ilustratzaile gisa da ezaguna; 80 liburu baino gehiago ilustratu ditu eta 800 bat liburu-azal diseinatu ditu. Euskarara itzuliak izan dira bere zenbait lan, besteak beste, Txarliren kontuak (Karlchen-Geschichten, 2003). Hainbat sari jaso ditu, horien artean, garrantzitsuenetarikoa Hans Christian Andersen Saria (2016). 2002an, 2004an eta 2014an saria eskuratzeko hautagai sailkatuen artean izan da, baina 2016an eskuratu du azkenean. [1]

Rotraut Susanne Berner
Bizitza
Jaiotza Stuttgart1948ko abuztuaren  26a (71 urte)
Herrialdea  Alemania
Hezkuntza
Heziketa Municheko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea, idazlea eta haur literaturaren idazlea
Lantokia(k) Munich
Jasotako sariak
www.rotraut-susanne-berner.de/

BizitzaAldatu

Diseinu Grafikoa ikasi zuen Municheko Unibertsitatean. Ikasketak amaitu ostean, publizitatean egin zuen lan eta 1977tik bere kabuz lan egin du bai diseinatzaile grafiko gisa bai ilustratzaile gisa.

Liburu asko ilustratu ditu, arrakasta handiarekin. Horien artean dira Gudrun Mebs-en Sonntagskind edota Jürg Schubiger-en Als die Welt noch jung war.

Bere ibilbidean interes berezia agertu du Haur eta Gazte Literaturako album mutuekiko. Bere Wimmelbücher formatuko bilduma da horren adibide.

Bere ibilbide luze eta oparoan hainbat sari eskuratu ditu. Horien artean garrantzitsuenetarikoa eta behin baino gehiagotan eskuratzear izan duena Hans Christian Andersen Saria izan da. 2002an, 2004an eta 2014an saria eskuratzeko hautagaien artean izan zen, baina azkenean, 2016an eskuratu du Haur eta Gazte Literaturako Nobel Saritzat jotzen den HCA saria.

LanakAldatu

Haur eta Gazte LiteraturaAldatu

Wimmelbook edo Wimmelbücher liburuakAldatu

  • Winter-Wimmelbuch , 2003.
  • Frühlings-Wimmelbuch, 2004.
  • Sommer-Wimmelbuch, 2005.
  • Herbst-Wimmelbuch, 2005.
  • Nacht-Wimmelbuch, 2008.
  • In the town all year 'round kronika-liburua, 2008.

Txarliren istorioakAldatu

  • Guten Morgen, Karlchen!, 2001.
  • Gute Nacht Karlchen!, 2001.
  • Wo ist Karlchen?, 2002.
  • Karlchen geht einkaufen., 2003.
  • Karlchen-Geschichten., 2003.
  • Karlchen vor, noch ein Tor!, 2006.
  • Neue Karlchen-Geschichten, 2011.
  • Ein Schwesterchen für Karlchen., 2008.
  • Karlchen hat Geburtstag, 2014.
  • Karlchen freut sich auf Weihnachten, 2014.

IstorioakAldatu

  • Das Abenteuer, 2004.
  • Der fliegende Hut, 2002.
  • Rotraut Susanne Berners Märchencomics, 2008.
  • Einfach alles! Die Wort-Schatz-Kiste, 2009.
  • Hund und Hase, 2009.
  • Die poetische Katze. Die schönsten Katzengedichte, 2010.
  • Der prosaische Hund. Die schönsten Hundetexte, 2011.
  • Pick pick Picknick, 2015.

Euskarara itzuliakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  www.ibby.org, . Noiz kontsultatua: 2016-04-25 .

Kanpo loturakAldatu