Anthony Browne
Anthony Edward Tudor Browne, [1] Anthony Browne bezala ezagunagoa, (Shefield, Yorkshire, Britainia Handia, 1946ko irailaren 11) Haur eta Gazte Liburuen ilustratzaile eta idazle britainiar ezagun eta prestigiotsua da. Hans Christian Andersen Saria (Haur eta Gazte Literaturan Nobel sari gisa hartu ohi dena) eskuratu zuen 2000. urtean. 2009-2011 urte bitartean, berriz, Children Laureated izendapena izan zuen, Britainia Handian bi urtetik behin Haur eta Gazte Literaturako idazle edo ilustratzaile bati ematen zaion izendapena edo saria.
Anthony Browne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sheffield, 1946ko irailaren 11 (78 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leeds Arts University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, ilustratzailea, haur literaturaren idazlea, marrazkilaria, artista eta diseinatzaile grafikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatuAnthony Browne Shelfield hirian jaio zen, Yorkshire konderrian (Britainia Handia). Bere gurasoek, Jack eta Doris May Browne, pub bat zuten Bradford-en. Browne eta bere anaia bertan hazi ziren. Txikitatik izan zuen marrazteko zaletasuna eta bere aitarekin marraztu ohi zuen. Hasieran, soldaduak eta guda eszenak marraztea atsegin omen zuen, gerora bere ilustratzaile ibilbidea nolabait markatuko zutenak. Berak esana da ondo gogoratzen duela nola irudikatzen zituen beti oso gauza arraroak, askotan gaiarekin zerikusirik ez zutenak. Esaterako: buru moztuak hitz egiten edota beso hutsak mugitzen. [2]
Diseinu Grafikoa ikasi zuen Leeds College of Art goi mailako institutuan eta 1967an amaitu zituen ikasketak. Ondoren ilustrazio medikoan jardun zuen Manchester Royal Infirmary ospitalean. Ebakuntzak, autopsiak eta abar margotzen ibili zen hainbat urtez. [2] Bere egiteko nagusia, ebakuntza-gela batean sartu eta ikusten zuena marraztea izaten zen. Gerora, etapa hura gogoratuz adierazi izan du ilustratzaile biomediko bezala lan egin zuenean marrazkien bidez kontatzen ikasi zuela eta eskolan ikasitako guztia baino baliagarriago izan zela. [3]
Brownen lehen liburua, idazle eta ilustratzaile bezala, Through the Magic Mirror (1976) izan zen. Jarraian, A Walk in the Park (Osteratxo bat parkean, 2013) eta Bear Hunt argitaratu zituen. Baina benetako arrakasta 1983an Gorilla liburuarekin jaso zuen. Britainia Handiko Library Association elkarteak Britainia Handiko urteko haur liburu ilustraturik onenari ematen dion Kate Greenway Domina jaso zuen. Brownek liburu horrekin deskubritu zuen liburu albuma. Gorillarekin esperimentazio aldi hura amaitu zuen eta liburuak egiteko modu bat finkatu zuen: orrialdearen diseinua aintzat hartzen duena; giroak sortzeko konposizio-elementuak erabiltzen dituena (perspektiba neurriz gorakoak, forma geometrikoak, angeluak...); kolorea espresio baliabide gisa; edota esanahi desberdinekin ilustrazio bera erabiltzea.[3]
Gorila pertsonaia, lehen aldiz, postal batean eman zuen argitara, eta gerora bere liburu askoren protagonista bihurtu da. Gorilla liburuaren ondoren argitaratu dituen beste album ilustratu askotan agertzen dira gorilak. Asko gustatzen zaizkiola eta bere aita zena gogorarazten diotela esan izan du egileak. [2]
Ilustrazioak
aldatuBrownek normalean formatu txikian margotzen du, "non-sense" teknikaren ukituarekin. Egunerokotasun hutsetik abiatuz, mundu fantastiko eta zahar kutsuko espazio garaikideetara eramaten du irakurlea; mugimendu biziak dituzten marra zuzen eta estatikoekin.[2] Pertsonaiei zehaztasun anatomiko izugarria ematen die; hainbat urtez ilustratzaile biomediko lanetan jardun izanaren eragina. Elementu errealisten eta onirikoen nahasketak irakurketa lineal bat baino gehiago eskatzen dio irakurleari. [4]
Sariak
aldatu- Appointed sixth Children's Laureate, 2009
- Hans Christian Andersen Saria, 2000
- Kurt Maschler Award, 1998
- Kate Greenaway Medal, 1992
- Kurt Maschler Award, 1988
- Deutscher Jugendliteratur Preis (West Germany), 1985
- Kate Greenaway Medal, 1983
- Kurt Maschler Award, 1983
Lanak
aldatuIlustratzaile eta idazle lanak
aldatu
|
|
Ilustrazio lanak
aldatu- Hansel and Gretel (MacRae, 1981)
- The Visitors Who Came to Stay (Hamilton, 1984)
- Knock, knock! Who's there? (Hamilton, 1985)
- Kirsty Knows Best (MacRae, 1987)
- Alice's Adventures in Wonderland (MacRae, 1988)
- Trail of Stones (MacRae, 1990)
- The Night Shimmy (MacRae, 1991)
- The Topiary Garden (Hamilton, 1993)
- Anthony Browne's King Kong (MacRae, 1994)
- The Daydreamer by (HarperCollins, 1994)
- Anthony Browne, Playing the Shape Game (Doubleday, 2011)
Euskarara itzuliak
aldatu- Tunela (2003)
- Jon eta Beñat (2005)
- Jon txapeldun (2005)
- Nire aita (2005)
- Nire ama (2005)
- Urdaburutarrak (2006)
- Kezkamuxelak (2006)
- Gorila bat:zenbatzeko liburua (2012)
- Nola sentitzen zara? (2012)
- Basoan barrena (2014)
- Osteratxo bat parkean (2013)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Anthony (Edward Tudor) Brown. (Noiz kontsultatua: 2016-04-07).
- ↑ a b c d «Anthony Browne» Kukumira (13): 18-23..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Anthony Browne: el planeta de los simios de peluche» Peonza (64): 12-21..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El origen de una especie; Los libros álbum de Anthony Browne» Clij (190): 7-14..
Kanpo loturak
aldatu- Egilearen web gune ofiziala:http://www.anthonybrownebooks.com
- British Council (Literature):https://literature.britishcouncil.org/writer/anthony-browne