Wikipedia:Txokoa/2014ko apirila

200.000. artikulua... 2014an?

aldatu

Arratsaldeon. 2014an euskarazko Wikipedian urrats handi bat eman behako lukeela iruditzen zait: 2011. urtean 100.000. artikulua ailegatzeko bot-a erabili genuen bezala, 2014. urtean ere jokaldi berbera egiteko proposamena luzatu nahi nuke. Orduan, gure entziklopediak 21-20eko sakonera zuen eta Frantziako udalerriei buruzko artikulu guztiak (Korsika kenduta) osatu genituen, sakonera 13ra jeitsi zen, baina berehala berreskuratu eta gaur egun 30eko sakonera gaudenez, 170.000. artikulura eskuz edo naturalki iristen garenean bot-aren bidez 200.000. artikulua euskarazko sakonera aurrekoan baino gutxiago jeitsiz iritsi gaitezkela uste dut, aurrekoan bezala ondoren eskuz sakonera berreskuratuz. Nire iritziz, aurrekoan Frantziako udalerriak osatu genituen bezala, oraingoan Ameriketako Estatu Batuetako udalerriak osatzea proposatzen dut, herrialde honek gaur egun duen garrantzia internet, hedabideetan nahiz orokorrean duen hedapena eta bere udalerri guztien euskarazko artikuluak izateak euskara nahiz euskarazko Wikipediari mesedea eta hauen ezagutaraztean asko lagunduko lukeela uste baidut, batez ere mundu anglosaxoi edo ingeles histunean. Zer iruditzen zaizue?
-Euskaldunaa - 2014ko otsailaren 27a, 19:45 (UTC)

Ameriketako Estatu Batuko udalerri guztiak osatzearen alde egingo nuke, Euskaldunaak emandako arrazoiarengatik (herrialde horrek duen garrantzia: filmetan, hedabideetan... asko azaltzen dira). Ingurukoak ditugun gaztelania, katalan, nederlandera eta portuges wikipedietan, adibidez, AEBetako udalerri guztiak dituztela iruditzen zait (200-300 biztanleko dozena bat udalerri txiki begiratuta, hizkuntza horiek behintzat ikusi ditut guztietan); dena dela, nire ustez ezinbesteko baldintza litzateke botaren bidez sortzen diren artikuluek eduki minimo batzuk bermatuta izatea. Zirriborro hutsalak sortzeari ez diot abantailarik ikusten, itxura eskasa ematen dute.
Nederlandera wikipediako artikuluei begiratuta (ikus hau edo beste hau, adibidez), gainera, badut susmoa haiek ere bota erabili dutela. Zer deritzozu, Theklan? --Xabier Armendaritz   2014-02-27, 20:37 (UTC)
Nire iritziz oraingoan ere jarraitu beharreko eredua katalanezko Wikipediarena da: Springfield (Ohio), Springfield (Missouri), Springfield (Virgínia), Springfield (Nou Hampshire), Springfield (Vermont), Springfield (Florida), Springfield (Maine), Springfield (Massachusetts), Springfield (Illinois)... -Euskaldunaa - 2014ko otsailaren 28a, 07:49 (UTC)

Arrainak begiratzen ari naiz, baina zaila da taxuzko datubase bat jaitsi ahal izatea. -Theklan ·   ·   13:01, 7 apirila 2014 (UTC)

Kaixo! Bot bidez sortzeko oinarri bat behar da, eta AEBko udalerriak sortzeko oinarri hori eskuratuko bagenu, egin dezakegu, bestela zailtxo. Nik ondo ikusten dut 200.000. artikulura heltzea, baina uste dut hau eskuz ere egin behar dela (erromantiko bat naiz). Orain arte bot bidez sortu ditut ugaztun, narrasti eta anfibio guztien artikuluak. Arazorik gabe joan naiteke arrainen artikuluak egiten. Horiek ere milaka batzuk izango dira eta lagunduko du Wikipedia anitzagoa egiten. -Theklan ·   ·   10:10, 3 martxoa 2014 (UTC)
Beharbada, hainbeste udalerri gehiegi izango litzateke gure Wikipediarentzat. "Ausazko orria" klik egitean Frantziako udalerri pila bat agertuko dira (egizue proba). Theklanek lan izugarria egin du hegazti eta narrastiekin, zergatik ez beste animaliekin jarraitzea?--Marklar (eztabaida) 09:26, 28 otsaila 2014 (UTC)
Aktinopterigioak 27.000 bat espezie dira. Komentatzearren. -Theklan ·   ·   18:37, 3 martxoa 2014 (UTC)

Maklar, Theklanen hegazti eta narraztien inguruko lana zalantarik gabe bikaina da, baina 200.000 artikuluen langa gainditzeko unean euskara bera euskaldunak ez diren artean nola edo hala ezagutarazteko aukeraren inguruan ere gogoeta egin behar dugula iritzi dut: horregatik AEBtako udalerriak osatuz Euskarazko Wikipedia estatubatuar eta ingeles hiztunen munduan erakusgai jartzea euskara berarentzat onuragarria izango litzatekela uste dut (eta zergatik esan esan, baita Euskal Herria ezagutarazteko ere), mundu anglosaxoia gaurko egunez munduko edo interneteko lehen erakuslehio garrantzitsuena baita, nik uste kataluniarrek hori ongi aurreikusi dutela, ez nintzateke fidatuko laisterrera Alemania, Erresuma Batua, Errusia edota Txinako udalerrien katalanezko artikuluak ikustea ere. -Euskaldunaa - 2014ko martxoaren 3a, 22:03 (UTC)

Arazoa da nondik lortu datuak, baina! -Theklan ·   ·   21:48, 3 martxoa 2014 (UTC)
Aurrekoetan esan nuen bezala, nahiago dut kalitatezko artikuluak eduki ugari baino. Hortaz, botaz eginiko artikuluak ez ditut gehiegi maite. Eta aukeran, nahiago animaliak... --josugoni (erantzun hemen) 21:59, 3 martxoa 2014 (UTC)

Ez dakit zenbateraino erabiltzen duen jendeak «Ausazko orria» aukera hori (nik neuk, urtean behin-edo), baina, hor sakatuta, «Hyperolius baumanni» artikulura heldu naiz, eta ez zait oso baliagarria iruditu: ez dut uste euskal wikipediak horrelako artikulu gehiago behar duenik.

Edukiz ondo hornitutako artikuluak egiten ez badira, bot bidez artikuluak sortzearen aurka bozkatuko nuke (eta, konparazio baterako, nik uste bot bidez sortutako Frantziako udalerrien artikuluek badutela eduki baliagarria; bai eta Euskaldunaak adibidetzat aipatu dituen katalan wikipediako artikulu horiek ere). Beste aukera bat litzateke bot bidez zirriborroak sortu eta ondoren wikilariok buru-belarri zirriborro horiek osatzen aritzea... baina, koherentziaren mesedetan, horri ekin baino lehenago, bot bidez aurreko hartan sortu ziren animalien artikuluak osatu beharko genituzke, beharbada. --Xabier Armendaritz   2014-03-04, 11:06 (UTC)

Kasu batzuetan hala da, baina justu horretan begiratu interwikiak: en:Hyperolius_baumanni, ca:Hyperolius_baumanni, fr:Hyperolius_baumanni... -Theklan ·   ·   14:31, 4 martxoa 2014 (UTC)
«Ausazko orriaren proba» hori (auskalo jatorrizko izena) inoiz Metan irakurritakoa dut. Bertan wikipedien kalitatea neurtzeko erabiltzen omen dute. Euskaldunak bilatzen duen ikusgaitasun horren balioa nahiko ondo ulertzen dut (izan ere, nere ustez, gure artikuluak Google-n nahiko txarto daude sailkaturik) eta artikulu txukun batzuk sortzeko gai bazarete, nigatik primeran. Beraz,   Alde. Edonola ere, "bot"-ero-ek egin beharko dozue (mapekin edo laguntza behar baduzue, prest). Bukatzeko, ondo ulertu al dut? Katalanek jada eginak dituzte eta datuak eskatzea besterik ez dugu egin behar? --Marklar (eztabaida) 18:26, 4 martxoa 2014 (UTC)
Beno, hori da modu bat egiteko. Frantziakoa horrela egin genuen, bota itzuli eta datuak hartu. Ez zen lan sinplea izan, baina emaitza nahiko ona da. Beste aukera bat da datu pila lortzea, libreak direnak (adibidez, zentsutik) eta Excel baten bitartez egin daitezke operazioak gero botak datu horiek txertatzeko. Egin dezakegu ahalik eta informazio gehiena lortu AEBko udalerriena eta txertatu txantiloietan. -Theklan ·   ·   11:50, 7 martxoa 2014 (UTC)
Ni ere bot-a erabiltzearen alde. AEBtako udalerriak proposatu ditut baina beste gai bat baldin bada ere berdin, dena den aurten 200.000 artiluluen langa iragatea geure Wikipediarentzat eziznbesteko urrats garrantzitsua dela iruditzen zait.
-Euskaldunaa - 2014ko martxoaren 13a, 23:40 (UTC)

Hasi naiz FishBase webguneko datuak erabiltzen, baina familiak familia joan behar da operazioa egiten. Ondo legoke nahi duenak lagutnzea kontrako aldetik: familien artikuluak osatzen. -Theklan ·   ·   18:41, 7 apirila 2014 (UTC)

Wikipediako itxura berria

aldatu

Kaixo! Beno, Wikipediak itxura berria du. Niri ez zait momentuz gehiegi gustatzen (frogatu nuen aurretik eta tira) eta letra txikiegia iruditzen zait. Hala ere badago kontu bat: Azalean agian guk egin behar dugu zerbait, ze tipografia zaharra oraindik mantentzen da. -Theklan   06:58, 4 apirila 2014 (UTC)

Ba nik letra handiagoa ikusten dut nire pantailan (Firefoxekin nabil) eta azaleko letra-tipoa ere aldatuta dago. ??? --Assar; (erantzun hemen) 10:15, 4 apirila 2014 (UTC)
Nik Firefoxen txikiago eta azalan bakarik aldatu dut Azken albisteak atala. -Theklan   11:49, 4 apirila 2014 (UTC)
Ene, hau aldaketa zakarra! Ez zait tipografia berri hau batere gustatzen baina herriak hitz egin omen du. --Marklar (eztabaida) 19:01, 4 apirila 2014 (UTC)
Nik betan zegoenean frogatu nuen pare bat egunez, eta ez ninduen konbentzitu. Ekarpen bat egin nuen eta, zorionez, horri kasu egin diote (ez niri, beste 100 bat zeuden berdina esaten). Baina tipografia hau hobe irakurtzen omen da ipad eta mugikorretan. Ni saiatuko naiz jartzeko pixka bat handiago, begiak ez galtzeko. -Theklan   19:08, 4 apirila 2014 (UTC)
Beno, badirudi arazo batzuk egon direla tipografia berriarekin eta jende asko haserratu dela, oraindik sistema guztietan ez zelako ondo ikusten. Ingelerazko Wikipedian eztabaida luzea izan dute, eta konprobatu dute baietz, batzuek handiago eta besteek txikiegi (nire kasua) ikusten zutela, eta sistema batzuekin tipografia ez zela ondo renderizatzen. Beraz aldaketa tenporal bat egin dute bertan vector.css fitxategian eta nik neuk ere berdina egin dut. Konpontzen denean bueltatuko gara! -Theklan   21:00, 5 apirila 2014 (UTC)
Ikerketa gehiago egin dut eta badirudi Arimo tipografia dela orain erabiltzen dena. Nik ez nuen instalatuta eta horregatik oso emaitza arraroa ematen zidan. Gaurkotzerakoan beste kontu bat da. Kendu dut vector.css-ko aldaketa, eta norbaitek nahi badu, berriro jar daiteke. -Theklan   22:22, 5 apirila 2014 (UTC)

Txoko bakarra izateko proposamena

aldatu

Proposatzen dut berriro ere txoko bakarra izatea. Ez dugu hainbeste sortzen eta askotan liosoa da non jarri, non irakurri eta eztabaidak non zeuden gogoratzea. Zer iruditzen? -Theklan ·   ·   21:44, 8 apirila 2014 (UTC)

Ados. -Euskaldunaa (eztabaida) 02:08, 2014ko apirilaren 9a (UTC)
  Alde. --Xabier Armendaritz   2014-04-09, 07:55 (UTC)
Ni ere alde. --Assar; (erantzun hemen) 08:19, 9 apirila 2014 (UTC)

Wikimedia

aldatu

kaixo,

Gustatuko litzaidake jakitea, ea wikimedia bat sortzeko asmorik baduzuen edo. Suposatzen det euskal wikilariak Espainiako wikimediaren barruan geratzen gerala eta uste dut Katalunian gertatzen den bezala egokia litzatekeela elkarte bat sortzea euskal wikipediaren inguruan. Nire ustez Espainiako wikimediak ez ditu euskal wikipediaren interesak babesten, gastelaniazkoak besterik ez, edo akaso hemengo norbaiti bere iritzia eskatu al diote?

Besterik gabe. Ondo izan! —Aurreko iruzkin sinatugabea 81.35.6.214 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-04-19 05:00).

IRC office hours in April

aldatu

As you know, the Wikimedia Foundation's engineering department holds monthly office hours to discuss VisualEditor. Please join Product Manager James Forrester to discuss the product and upcoming plans in April.

Saturday 2014-04-19, at 20:00 UTC.

The discussion will be on IRC (w:Internet Relay Chat) at irc://irc.freenode.net/wikimedia-office. For more information on office hours, including how to attend, please see m:IRC office hours. Logs will be posted at Meta afterwards.

If office hours are heavily attended, it can be difficult to get to all questions, but if you want to ask a question and cannot attend or do not speak English, then please e-mail your question to me, and someone will add it to possible discussion topics.

Also, if you are interested in learning more about VisualEditor, please sign up for the meta:VisualEditor/Newsletter. Thank you! Whatamidoing (WMF) (eztabaida) 20:15, 14 apirila 2014 (UTC)