Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak/2008

Udalerrien izen aldaketa aldatu

Aupa! Ez dakit aldaketa hauek bot bidez egin daitezkeen; baina badaezpada ere, hona eskaera: Azkenaldian, Euskaltzaindiaren erabakiez jabetu ondoren, udalerri batzuen izenak aldatu dira (Gaubea Gobiaranen ordez, Erriberagoitia Erribera Goitiaren ordez, Erriberabeitia, etab.). Aldaketa batzuk eskuz egin badira ere, bot bidez Gobiaran guztiak Gaubearengatik ordezka daitezke? Eta berdin Erriberagoitiarekin. Agian lan gutxiegi da bot batentzat... --Orereta (erantzunak) 18:49, 25 Urtarrila 2008 (UTC)

Udalerrien izenen aipamenak (loturak, eta abar) aldatzeko arazorik ez, hori bot-ak oso ongi daki egiten ;-) Eskuz egin beharko litzatekeena da orrialdeak mugitzearena, izenez aldatzeko. Aldaketa guztiak zerrendatzerik bai? Bot-ari esan ahal izateko... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:07, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Momentuz hauetaz ohartu naiz (lehen zutabean, ekidin beharreko erabilera-edo; bigarrenean, zuzena):

  • Erribera Beitia > Erriberabeitia   Egina
  • Erribera Goitia > Erriberagoitia   Egina
  • Gobiaran > Gaubea   Egina
  • Beranturi > Berantevilla   Egina
  • Artea > Arteaga   Egina
  • Besterik bururatzen zaio norbaiti?

Bestetik Erriberabeitiak eta Erriberagoitiak ez dute "a" itsatsirik, eta Erriberagoitiko zein Erriberabeitiko dira, adibidez. Ez dakit hori ere kontuan hartzerik izango den... --Orereta (erantzunak) 22:15, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Ameriketako Estatu Batuak aldatu

Amerikako Estatu Batuak dioen lekuan Ameriketako Estatu Batuak jarri (Euskaltzaindiak dioenez, azken hau da "euskal era arautua"). --Orereta (erantzunak) 21:50, 29 Urtarrila 2008 (UTC)

Aldaketa hau egiten aritu nintzen bere garaian, baina badirudi beste berri batzuk agertu direla, edo batzuk ihes egin zutela... berriz pasatuko dut bot-a! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:08, 29 Urtarrila 2008 (UTC)
Eta bide batez EEBB guztiak AEB bihurtzen badira... --josugoni (erantzun hemen) 22:14, 29 Urtarrila 2008 (UTC)
Ari da bot-a lan hau egiten. Lotura moduan dauden testuak erraz aldatzen dira, baina testu arruntean aldaketak egiteak denbora dezente behar du. Denborarekin, baina egingo du ;-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:30, 30 Urtarrila 2008 (UTC)

estatu batuar (banatuta) terminoaren agerpenak estatubatuar (hitz bakarrean) jarriz ordezkatu ditut, goiko aldaketez gain; beste beharrik sumatzen baduzue gehitu hemen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:13, 1 Otsaila 2008 (UTC)   Egina

Ongietorria aldatu

Eska dakioke bot bati automatikoki lankide berriei {{ongietorria}} idaztea bere eztabaida orrian? --Unai Fdz. de Betoño 17:27, 30 Urtarrila 2008 (UTC)

Bai. Hori nire planetan dago, bot, berria egiterakoan egingo duen gauza gutxienetarikoa izango da jeje. Baina pazientzia eskatzen dut, oraindik proiektu (imajinazio) fasean dago. Pazientzia pixkat (nahikotxo) eskatzen dizuet, denbora beharko du prest egoten eta.--Janfri; bai esan?   17:31, 30 Urtarrila 2008 (UTC)
Benga, benga, benga! Azkar! ... nik ere intersgarria dela uste dut, baina pentsatzen nuen ezin zela, azken finean ingelerazkoan eta commonsen ez dute horrelakorik-    Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      17:37, 30 Urtarrila 2008 (UTC)
Commonsen uste dut badoala horrela e.--Janfri; bai esan?   17:41, 30 Urtarrila 2008 (UTC)
Bai, niri bot batek eman zidan ongietorria.--Unai Fdz. de Betoño 17:44, 30 Urtarrila 2008 (UTC)

Ikus hemen--Janfri; bai esan?   17:45, 30 Urtarrila 2008 (UTC)

Horixe da, Janfrik azaldutako horrek egiten du lan hau. Aztertu dezakegu, eta noizean behin martxan jarri. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:11, 30 Urtarrila 2008 (UTC)

Laburregia / Zirriborro aldatu

Eska dakioke bot bati automatikoki eta artikuluen pisuaren arabera {{laburregia}} edo {{zirriborro}} gehitzea edo kentzea? --Unai Fdz. de Betoño 17:48, 30 Urtarrila 2008 (UTC)

Horretarako labur eta luzeren arteko parametroak eztabaidatu behar ditugu. Hala ere, egoteagatik egongo da egitea bainan... --Kabri, (erantzunak hemen)   18:13, 30 Urtarrila 2008 (UTC)
Momentuz ez dago horretarako ezer programatuta. Posible, bada, baina egin beharko litzateke. Dena dela, ez dakit oso fidagarria den tamainaren arabera horrelako txantiloi bat definitzea, nahiko subjektiboa izan baita, eta askotan pertsona batek epaitu behar izaten du. Aztertu daiteke hala eta guztiz ere kasu hau. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:14, 30 Urtarrila 2008 (UTC)
Noski, artikuluen luzera-parametroak denon artean adostu beharko genituzke! Bada, nire ustean, pisuaren araberako erizpide bat objektiboagoa litzateke orain gai honetan dugun sistema-eza baino. Ez dut sinesten, hemen jartzen duen moduan, 21.600 artikuluen herena zirriborroa denik...--Unai Fdz. de Betoño 19:41, 30 Urtarrila 2008 (UTC)
Beno, pixuarena ez da hain zuzena. Begiratu, adibidez, Konakry. 1538 byte ditu, hau da, artikulu asko baino luzeagoa da. Baina hori interwikien tamainagatik da. Beste adibide bat dugu Sanaarekin, 1263 byte; edo Dakar, 1700 bytekin... bestalde Uribe Kostak , adibidez, informazio gutxi du, baina 1200 byte baino ez, beste guzti hauek baino arinagoa baina informazio askoz gehiagorekin. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      22:01, 30 Urtarrila 2008 (UTC)
Arrazoia duzu. Ez neukan pentsatua interwikien pisuak artikuluaren pisuan eragina zuenik.--Unai Fdz. de Betoño 22:10, 30 Urtarrila 2008 (UTC)
Bai, hala da. Horrelako zerbait programatzeko hainbat gauza izan beharko lirateke kontuan; interwikiak kontuan ez hartu, txantiloi batzuek pisu gutxi dute kodean, baina eduki mordoa gehitzen dute eta beste batzuek alderantziz, eta horrelako kontu asko daude. Ez da erraza. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:48, 31 Urtarrila 2008 (UTC)

Kategoria aldaketa aldatu

Kaixo Bot! Posible al da Kategoria:Gerra Zibila kategoria Espainiako Gerra Zibilagatik aldatzea? Eskerrik asko! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      23:20, 6 Otsaila 2008 (UTC)

Bilboaldea aldatu

Apa! Hau da eskaera: Bilbo Handiaren ordez Bilboaldea jarri [Bilboalde (-a)]. Mila esker! --Orereta (erantzunak) 16:26, 25 Martxoa 2008 (UTC)

Ortografia zuzenketak aldatu

Ortografia akats arruntak zuzentzen dituen bot bat eraiki daiteke, beste wikipedia batzuetan aurki dezakegun bezala. Orain arte, bilatzailearen laguntzaz banan-banaka editatuz zuzendu ditut. Ondoko hauek izan dira akatsak, zuzenketa eta artikulu kopurua:

u-o

  • modulo modulu 9
  • kalkulo kalkulu 5
  • alfabetu alfabeto 2

h

  • leihaketa lehiaketa 9
  • sahiestu saihestu 6
  • lehio leiho 6
  • halabaina alabaina 5
  • ziur ziur 2
  • ohial oihal 2
  • ohiu oihu 2
  • leihatila lehiatila 1
  • orma horma 1
  • leohi lehoi 0


besteak

  • benetazko benetako 9
  • gixa gisa 9
  • erligio erlijio 6
  • garrantsitzu garrantzitsu 2

--irauli 08:04, 14 Apirila 2008 (UTC)

Duela denbora bat hasi nintzen horrelako zerrenda bat prestatzen, ortografiaz gain beste mota batzuetako akatsak ere zerrendatuz. Zuk aipatutako hauek ere bertan gehituko ditut, zerrenda osatzen joan gaitezen, eta nik noizean behin pasatzen dut bot-a akats hauek zuzendu asmoz. Milesker zure ekarpenagatik ;-)
Portzierto, zuzenketa guztiak zuzenak dira leihatilarena izan ezik, bere horretan ondo zegoen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:32, 14 Apirila 2008 (UTC)
Egia, kopiatzean nahastu naiz. Zuk ere zuzendu zure zerrendan. Ni gomendioak ematen eta ortografi idazten ortografia beharrean, jeje, hau lotsa --irauli 08:53, 14 Apirila 2008 (UTC)

Biztanleria datua koordenatuetan txertatu aldatu

WikiMiniAtlasaren sortzailea den Dschwenekin egindako eztabaida batetik lekuen zooma bertako populazioaren araberakoa izatearen ideia agertu zen. Horretarako koord txantiloia duten artikuluetan city parametroa duten guztiei ondoren biztanleria jarriko behar zaie parentesi artean. {{Euskal Herriko auzo infotaula}} erabiltzen duten guztietan posible izan da hori automatikoki egitea, baina ez da posible besteetan, {{koord}} eskuz sartzen baita zuzenean... bot batek egin al dezake lan hau, kontutan hartuta udalerri gehienen populazioa jada idatzirik dagoela? -Theklan · ezt  · @   23:37, 31 Maiatza 2008 (UTC)

koadrila / kuadrila ==> Kuadrilla aldatu

JAGONETen gomendioari jarraiki, Kuadrilla erabili beharko genuke. Falta diren aldaketak (kategoriak ahaztu gabe) boten batek egin al ditzake? --Unai (esaidank) 09:13, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Kuadrila, K letra larriz?--Janfri; bai esan?   09:16, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Nik baietz esango nuke. Legean letra larriz jarri dute Eskualdea.--Unai (esaidank) 09:19, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Ongi da, bota lanean ari da. Laster bukatuko du.--Janfri; bai esan?   09:41, 6 Ekaina 2008 (UTC)
  Egina--Janfri; bai esan?   10:25, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Automatikoki sortutako kontuei ongietorria aldatu

Aupa! Automatikoki (Wikimediako proiektu guztietarako kontua sortzeko aukera horrekin) sortzen diren kontuetan, ongietorri txantiloia bot batek jartzen zuela uste dut. Orain ez du egiten (Berezi:Log/newusers). Horretaz norbaitek zerbait daki? --Orereta (erantzunak) 16:51, 8 Azaroa 2008 (UTC)

Bueno, badirudi jada konponduta dagoela. --Orereta (erantzunak) 22:00, 14 Azaroa 2008 (UTC)

Futbolariak taldeka kategorizatu aldatu

Epa! Azken bolada honetan zenbait Athleticeko jokalarien zirriborro euskaratu ditut. Ikusi dut [[Kategoria:Taldekako futbolariak]] kategorian Athletic, Erreala, Osasuna eta Real Madridek jadanik badute bere kategoria propioa baina beste talde asko falta direla, tartean Alaves, Eibar, Barakaldo, Real Unión edo Getxoko Arenas. Agian txikiagoak edo kanpokoak diren beste taldeak ez dira hain interesgarriak guretzat baina 5 horiek , ene ustez, bai. Ba al dago bot futbolzale batek kategoriak sortu eta bete ditzakeenik?. -- Marklar2007 18:21, 9 Abendua 2008 (UTC)