Lankide:TXiKi/Ohiko akats eta erdarakadak

Jarraian dagoen zerrendak euskarazko Wikipedian idazterakoan egiten ditugun ohiko akats eta erdarakadak erakusten ditu, etorkizunean zuzenago idatz dezagun, eta hauetakoren bat gertatuz gero ere, bot-en bitartez zuzendu ahal izateko:

Erdarakadak aldatu

  • Arrasate Gipuzkoako udalerri bat da. --> Arrasate Gipuzkoako udalerria da.
    • Arrasate udalerri bat dela esatea erdarakada da, Arrasate es un municipio itzultzerakoan gertatzen dena. Euskaltzaindiak bere 12. arauan azaltzen duenez, bat mugagabea den kasuetan erabiltzen da, eta -a artikulua mugatua denean. Kasu hauetan beraz, erabili beharrekoa udalerria da, auzoa da, kontzejua da, herria da, eta abar dira.
  • Arrasate Gipuzkoan aurkitzen da. --> Arrasate Gipuzkoan dago.

A itsasia dutenak aldatu

  • gauz --> gauza
  • hizkuntz --> hizkuntza
  • indarkeri --> indarkeria
  • animali --> animalia
  • natur --> natura

Idazketa eta lexiko akatsak aldatu

  • 1 000 --> 1.000
    • Zenbakien milakoak puntuz banatzen dira euskaraz, eta ez hutsunez, frantsesez bezala.
  • hobeago --> hobe
    • hobeago ez da existitzen, hobe bera da konparatzeko erabiltzen dena.
  • hoien --> horien
  • hontako --> honetako
  • hortako --> horretako
  • erantzunkizun --> erantzukizun
  • AEBko --> AEBetako
    • Plurala adierazten duten akronimoak pluralean deklinatu.
  • Objetu --> Objektu

Ortografia akatsak aldatu

u-o aldatu

  • modulo --> modulu
  • kalkulo --> kalkulu
  • alfabetu --> alfabeto
  • segundu --> segundo

h aldatu

  • harte --> arte
  • ziur --> ziur
  • leihaketa --> lehiaketa
  • sahiestu --> saihestu
  • lehio --> leiho
  • halabaina --> alabaina
  • ziur --> ziur
  • ohial --> oihal
  • ohiu --> oihu
  • lehiatila --> leihatila
  • orma --> horma
  • leohi --> lehoi

besteak aldatu

  • benetazko --> benetako
  • gixa --> gisa
  • erligio --> erlijio
  • garrantsitzu --> garrantzitsu
  • hitzegin --> hitz egin
  • mezkita --> meskita

Oharra: Zerrenda honek etengabe osatzen dihardu; litekeena da hemen azaltzen ez diren akatsak eta erdarakadak Wikipedian gertatzea. Antzeman duzun edozein akats gehitu, edo zerrendan azaltzen diren inguruko iruzkinik egin nahiko bazenu, esan lasai nire eztabaida orrialdean. Zerrenda honen helburua Wikipedian idazteko erabiltzen dugun euskara hobetu eta guk geuk ikastea da. Mila esker laguntzagatik!