Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak
Lehenagoko eskaerak | |
|
Orri honek euskarazko wikipedian diharduten bot-ei lan bat egitea eskatzeko balio du. Bot-ek, besteak beste, lan hauek egiteko lana izugarri erraztu dezakete:
- Testu aldaketa automatikoak egitea (adibidez, Madrid agerpen guztien ordez Madril jartzea).
- Txantiloi baten agerpen guztiak aldatzea, txantiloiaren izena aldatu delako (adibidez: Txantiloi:Estatua → Txantiloi:Estatu infotaula), edo ordezko bat sortu delako.
- Kategoria bati izena aldatzea, eta kategoriaren barruan dauden artikulu guztiak kategoriaren izen berrira aldatzea.
- Orrialde jakin batzuetan aldaketa zehatz bat egitea (konparazio batera: urteen orrialde guztietan datak urtarrilaren 3 formatutik urtarrilaren 3a formatura pasatzea).
- ...
Horrelako aldaketa errepikakorrak eskuz egin behar ez izateko, bot bati eska diezaiokezu lana egin dezan; bot bat duten wikilariek, ahal badute, eskatutako lanak eginez joango dira.
Eskaera egiteko formatua
Zure eskaera egiteko, saka ezazu orri honen hasieran edo atal honen bukaeran ageri den «Gehitu eskaera bat» loturan, eta idatz ezazu eskaera ondorengo formatu hau erabiliz:
- Izenburua
Aldaketa egin aurretiko forma zaharra → Aldaketa egin ondorengo forma berria
Adibidez:
Madrid → Madril
- Eskaeraren testuan jarri beharrekoa
Lehenik eta behin, eskaeraren deskribapena, zehaztasunez (zer aldatu behar den, aldaketa zergatik egin behar den, eta, baldin badakizu, non: artikulu jakin batzuetan, kategoria izenetan...). Bukaeran, eskatzen duen lankidearen sinadura.
Bot-a erabiltzen duena bazara eta eskaera bat bete baduzu, artxiba ezazu egin duzuna.
Iruñeako → IruñekoAldatu
Euskaltzaindiak arautua du Iruñea + -ko = Iruñeko dela. Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:
Iruñeako → Iruñeko
Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2020-12-08, 18:20 (UTC)
- Aupa @Xabier Armendaritz: ñ horrek arazoak ematen ditu replace botarekin
python pwb.py replace.py -ns:0 "Iruñeako" "Iruñeko" -search:"Iruñeako"
aginduak UnicodeEncodeError: 'ascii' codec can't encode character u'\xf1' in position 10: ordinal not in range(128) errorea ematen du.- ea aurkitzen dudan konponbideren bat... ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 01:08, 9 abendua 2020 (CET)
- @Xabier Armendaritz:@Lainobeltz: Nik arazorik gabe jarri dut:
python pwb.py replace.py -search:"Iruñeako" -pt:1
, eta gero galdera egiten duenean jarri lehenengoan Iruñeakok eta bigarrenean Iruñeko. Martxan dago. -Theklan (eztabaida) 08:08, 9 abendua 2020 (CET)- Mila esker @Theklan:, horrela ez dit errorerik ematen. Bide batez, zertarako da
-pt:1
parametroa? Ez dut dokumentazioan aurkitzen... -Lainobeltz (eztabaida) 11:46, 9 abendua 2020 (CET)- @Lainobeltz: Aurkitu nuenean, denbora asko galdu nuela aurretik petnsatu nuen: put throttle, hau da, jarri frenoa. Segundo batera mugatzen du loaldia, normalki dituen 9 segundoen ordez. -pt:2 izango litzateke 2 segundo eta, uste dut, ez ditu frakzioak onartzen. -Theklan (eztabaida) 19:47, 9 abendua 2020 (CET)
- Mila esker @Theklan:, horrela ez dit errorerik ematen. Bide batez, zertarako da
maiatzan → maiatzeanAldatu
Zenbait euskalkitan hilabeteak a organikoz deklinatzeko ohitura dugu, euskara batuan ordea ez da a organikodun hilabeterik. Ez da bitxia wikipedian (eta beste toki anitzetan) "maiatzan" eta "maiatzako" bezalako forma ez estandarrak agertzea, zuzendu beharrekoak dira, ordea. Beraz, honako aldaketak proposatzen ditut (artikuluetan eta txantiloietan ageri dira):
urtarrilan → urtarrilean otsailan → otsailean apirilan → apirilean maiatzan → maiatzean ekainan → ekainean uztailan → uztailean irailan → irailean
Berdin nongo kasuarentzat.
urtarrilako → urtarrileko otsailako → otsaileko apirilako → apirileko maiatzako → maiatzeko ekainako → ekaineko uztailako → uztaileko irailako → iraileko
Mila esker aitzinetik, -Kilkerra (eztabaida) 22:54, 21 ekaina 2021 (CEST)
- @Kilkerra: joango naiz apurka-apurka egiten. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 00:09, 22 ekaina 2021 (CEST)
- @Kilkerra: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 12:04, 23 ekaina 2021 (CEST)
armiarma.com > armiarma.eusAldatu
Eskuz probatu dut eta esteka zaharrak konpondu egiten dira armiarma.eus domeinu berria aldatuz eta beste guztia bere horretan utziz. GorkaAzk (eztabaida) 12:32, 17 maiatza 2022 (CEST)
- @Gorkaazk: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 19:57, 17 maiatza 2022 (CEST)
librezale.org → librezale.eusAldatu
Esteka zahar batzuk konponduko direlakoan, mila esker! GorkaAzk (eztabaida) 12:35, 17 maiatza 2022 (CEST)
- @Gorkaazk: Egina Lainobeltz (eztabaida) 11:52, 18 maiatza 2022 (CEST)
eitb.com > eitb.eusAldatu
Oraindik ere badaude eitb.com esteka asko euskarazko wikipedian...
Aldez aurretik, mila esker! GorkaAzk (eztabaida) 12:04, 17 ekaina 2022 (CEST)
- @Gorkaazk: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 17:07, 19 ekaina 2022 (CEST)