Ireki menu nagusia

Westerwald Alemaniako mendilerro bat da Ipar Renania-Westfalia, Renania-Palatinatua eta Hessen estatuen artean zabaltzen dena. Eskualdeak oinarri bolkanikoa du eta ez du garaiera handirik, mendi altuena Fuchskaute (657m) baita.

Westerwald
Location Westerwald.PNG
Datu orokorrak
Mendirik altuena Fuchskaute
Garaiera 386 m
Luzera 60 km
Azalera 3.000 km²
Geografia
Koordenatuak 50° 40′ 00″ N, 7° 50′ 00″ E / 50.6667°N,7.83333°E / 50.6667; 7.83333Koordenatuak: 50° 40′ 00″ N, 7° 50′ 00″ E / 50.6667°N,7.83333°E / 50.6667; 7.83333
Mendikatea Renaniako eskisto-mendigunea
Herrialdea Alemania
Lurraldea Renania-Palatinatua, Hessen eta Ipar Renania-Westfalia

EtimologiaAldatu

Alemanez Wester "mendebaldekoa" da eta wald "basoa", beraz Westerwal mendebaldeko basoa da. Izen honen lehenengo aipamena 1048 urtekoa da, baina XIX menderarte ez zen ohiko izena bihurtu.

MendiakAldatu

Tontor handienak Renania-Palatinatuan daude eta honako hauek dira:

Hessengo mendi altuenak:

Ipar Renania-Westfaliako mendi altuena:

IbaiakAldatu

Ibai nagusia mendialdea hego-mendebaldetik inguratzen duen Rhina da. hego-ekialdetik berriz Lahn ibaia pasatzen da.

HistoriaAldatu

Burdin Aroan zeltak bizi ziren inguru hauetan. La Tène kulturako aztarnak aurkitu dira Dornburg (394 m) mendian. K.a. 380 urtean germaniarrak iritsi ziren eta ondoren erromatarrekin ere borrokatu behar izan zuten zeltek, erromatarren asmo bakarra Rhinaren eskuin aldeko segurtasun lur zati bat eratzea baino ez bazen ere. III mendean Katoak (germaniarrak) izan ziren erromatarrak Limesetatik haratago bidali zituztenak. VI mendean azkenik frankoak nagusitu ziren inguruaz.

X eta XIII mendeen artean Karolingiar Inperioaren barnean herrixka ugari sortu ziren eta Treveris eta Koloniatik misiolariak etorri ziren bertako biztanleak kristautzera. XVI mendean lau lurraldek borrokatu zuten mendilerroaren kontrola lortzeko, hala nola, Maguntzia, Kolonia, Treveris eta Hessen. Napoleondar Gerren ondoren Prusia nagusitu zen. Gaur egun hiru estatutan banaturik dago eskualdea.

IruditegiaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Westerwald