The Legend of Sleepy Hollow

The Legend of Sleepy Hollow (euskaraz: Sleepy Hollowko kondaira edota Bururik Gabeko Zaldizkoaren Kondaira) 1820an Washington Irving idazleak "The Sketch Book of Geoffrey Crayon" izeneko bilduman argitaratu zuen istorio bat da.

The Legend of Sleepy Hollow
The Headless Horseman Pursuing Ichabod Crane.jpg
Ichabod Crane atzetik bururik gabeko zalduna segika duela. John Quidor, 1858.
Datuak
IdazleaWashington Irving
Argitaratze-data1820
GeneroaIpuina
Jatorrizko izenburuaThe Legend of Sleepy Hollow
Herrialdea AEB
BildumaThe Sketch Book of Geoffrey Crayon, Gent.

ArgumentuaAldatu

Istorio edo kondaira 1784an, Tarry Town izeneko herbeheretar kokalekuko (New York estatuko "benetako" Tarrytown udalerrian oinarritua), Sleepy Hollow izeneko haran isolatuan girotua dago. Sleepy Hollow haranaren ezaugarria bertako biztanle eta bisitarien irudimenean dauden mamu eta giro sorgin da. Bertan bizileku duen izaki izugarriena Bururik Gabeko Zaldizkoa da, honi buruz honako hau aipatu ohi delarik: Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerran "izenik gabeko gudu batean" kanoi bala batek buruan bete-betean jo zuen britainiarren soldatapeko hesiar-germaniar mertzenario bat zela, "bere buruaren behin betiko bilaketan gauez hura galdu zuen gudu-lekura doalarik".

Kondairak Connecticuteko Ichabod Crane maisu siniskoiaren narrazioa azaltzen du, maisu hau 18 urteko Katrina Van Tassel neska gazteaz maiteminduko da, Baltus Van Trasselen alaba bakarra, herriko nekazari eta lurjabe aberatsa, bai eta haren aberastasunaz ere, azken honen atzetik Abrahám "Brom Bones" Van Brunt gazte zakarra ere badoalarik. Udazkeneko gau lasai batez, Ichabod Crane handigura Van Tasseldarren etxaldean ospatutako Baltusen uztaren festara joango da. Bapo jan, dantzatu eta Brom nahiz gainerako herritarrek kontatutako istorio beldurgarriak harriduraz entzungo ditu, nahiz eta bere benetazko asmoa gainontzeko gonbidatuak joan ostean Katrinari bere maitasuna aitortzea izan.

 
Ichabod Crane gaztea atzetik Bururik Gabeko Zaldizkoa jarraika duela.

Arrakastarik gabeko maitasun aitomen bat burutu ondoren, Ichabod bihotza apurturik eta atsekabeturik Van Tasseldarren etxaldea eta Sleepy Hollow kokalekuaren artean dauden baso beldurgarrietan barna bere etxera zaldiz doa. Ustezko leku sorginduetatik igaroz doalarik, bere irudimen oparoa Baltuseko uztaren festan aipatutako istorioetako izpirituez betetzen joango da. Ustez britainiar espioia zen André maiorrak sorgindutako zuhaitz argiztatuaren albotik igaro eta behin, Ichabodek zingira beldurgarri baten aldamenean dagoen bidegurutze batean txanodun zaldizko batekin topo egingo du. Zaldizkoaren tamaina harrigarria nahiz zerion erabateko isiltasunak txunditurik, bere "bidelagunaren" burua haren sorbalda gainean beharrean zakutoan daramala ikusi eta erabateko izuikarak hartuko du. Haran hartako Antzinako Elizako hilerriaren alboko zubiranzko ihesaldi lasterrean, kondairaren arabera zubian hesiar zaldizkoa "sugar eta sufrezko dirdai batean desagertuko omen zen", Ichabodek bere bizia salbatu asmoz zaldiz arrapalada bizian joan zen, estu eta larri bere zaldia haranaren behealdera zuzenduz. Halere,maisuaren ikararako, deabruzko izpiritua zubira heldu, zaldia xaxatuz zutituarazi eta bere buru ebakia Ichabod Crane izutuaren aurpegira jaurti zuen.

Hurrengo goizaldean, Ichabod misteriotsuki herritik desagertu zen, Katrina Bromekin ezkontza ahalbideratuz, izan ere, herrian Ichabodi buruzko istorioa aipatzean gertakizun hari buruz uste baino gehiago zekitela esan ohi zen. Maisuaren desagerketaren inguruan aurkitu ziren elementu bakarrak, bere zaldia, kapela eta leku hartantxe topatutako suntsitutako kalabaza misteriotsu bat izan zen.

ZinemaAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu