Alfontso V.a Portugalgoa

Alfontso V.a Portugalgoa Afrikarra[1] (Sintra, 1432ko urtarrilaren 15a - Sintra, 1481eko abuztuaren 28a) 1438-1481 bitartean Portugalgo erregea izan zen. 1449ra arte, Petri bere osaba izan zen erregeordea. Mairuen kontra borrokatu zen Maroko aldean, hainbat garaipen lortuz. Berari zegokiola iritzirik, Gaztelako koroa ere nahi zuen, baina ez zuen zorte bera izan Elisabet I.a Gaztelakoarekiko auzi horretan. Indietako itsasbidean aurkituko zituzten lurrak eman zizkion Nikolas V.a aita santuak Romanus Pontifex (1455) buldaren bitartez, esklabotza onartzeaz gain, Gaztelako Koroaren lehiakidetza oztopatu nahian:

Alfontso V.a Portugalgoa

Portugalgo monarka

1438ko irailaren 13a - 1481eko abuztuaren 28a
Eduardo I.a Portugalgoa - Joanes II.a Portugalgoa
Grand Master of the Order of the Tower and Sword (en) Itzuli


pretender to the Castilian throne (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSintra1432ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Portugalgo Erresuma
HeriotzaSintra1481eko abuztuaren 28a (49 urte)
Hobiratze lekuaBatalhako monasterioa
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Familia
AitaEduardo I.a Portugalgoa
AmaLeonor Aragoi eta Alburquerquekoa
Ezkontidea(k)Joana Beltraneja
Isabella of Coimbra (en) Itzuli  (1448 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAvisko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakerregea
Izengoitia(k)O Africano
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 9723867 Edit the value on Wikidata
« Orobat jakin dugu [Alfontso] erregeak eta [Enrike Jauna] infanteak, debekatu egin dutela euren itsasgizonek eta itsasontziek ez beste inork probintzia hauetara itsastatzea, itsasportu hauetan kontratatzea edo itsaso hauetan arrantza egitea; beldur baitziren batzuk diruzalekeriak bultzaturik nabigatu zezaketelako alde hauetara eta fruitu eta lan honen ospea kentzen ahaleginduko zirelako, lukurua eta maltzurkeria helburutzat harturik, fedegabeei burdina, armak eta lokarriak emanez edo itsastatzeko artea erakutsiz; horrela etsai indartsuagoak bilakatuko ziren eta enpresa honen jarraipena gelditu edo oztopatu egingo zen (...). Baina denborarekin gerta liteke beste erresumetako gizakiek ere nahi izatea bekaizkeriaz, amarruz eta diruzalekeriaz bultzaturik, horrela lortu diren aipaturiko probintzietan, itsasportuetan eta itsasoetan, itsastatzea, kontratatzea edo arrantza egitea.

Guk, lehenago aipaturiko errege Alfontsori kasu eginez, beste epistola batzuen bidez baimentzen diogu edozein sarrazeno, pagano edo Kristoren beste etsaien aurka indarrez sartzea, konkistatzea, gainditzea eta meneratzea eta gizakiak betirako morrontzan hartzea eta haientzat eta bere ondorengoentzat bere erresumez, dukerriez, konterriez, jaurerriez, ondasunez eta edukinez jabetzea... Honez gain agintzen eta aldarrikatzen dugu lortu dituzten probintziak, uharteak eta abar, edo hemendik aurrera lortuko dituztenak, bai eta konkista hau ere, Bojador eta Nun Lurmuturretatik Ginea osoan zehar hegoaldeko hondartzetaraino (...), betirako ematen dizkiegula aipaturiko Alfontso erregeari eta bere ondorengo erregeei eta infanteari.

»

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso V.a Portugalgoa