Ireki menu nagusia

Paul Marie Théodore Vincent d'Indy (Paris, Frantzia, 1851ko martxoaren 27a - ibidem, 1931ko abenduaren 2a) musikagilea eta pedagogoa izan zen. Wagnerren jarraitzaile sutsua izaki, haren eragina nabaria du. Bere drama lirikoetan leitmotiv egitura erabili zuen.

Vincent d'Indy
Vincent d'Indy 1914.jpg
Bizitza
Izen osoa Paul Marie Théodore Vincent d'Indy
Jaiotza Paris1851ko martxoaren  27a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1931ko abenduaren  2a (80 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) César Franck
Albert Lavignac Itzuli
Ikaslea(k) Roland-Manuel
Arthur Honegger
László Lajtha Itzuli
Raymond Loucheur Itzuli
Helena Munktell Itzuli
Gösta Nystroem Itzuli
Jesus Guridi
Jose Maria Usanditzaga
Blanche Selva Itzuli
Paul Berthier Itzuli
Cole Porter
E. C. Grassi Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, idazlea, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea, organista eta biolontxelista
Enplegatzailea(k) Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Kidetza Ligue de la Patrie Française‏ Itzuli
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa

BizitzaAldatu

C. Francken ikasle izan zen. Kontrapuntua, harmonia, konposizioa eta organoa landu zituen harekin. Le chant de la cloche (1879-1883, Kanpaiaren kantua) izeneko lanarekin Paris Hiria saria irabazi zuen, eta 1885 inguruan, frantses musika-eskolako kide nagusietakoa zen. 1886ko udan bere lanik adierazgarrienetako bat plazaratu zuen: Symphonie sur un chant montagnard français (Frantziako menditar kantu bati buruzko sinfonia).

Musika sortzeaz gainera, beste alor batzuk ere landu zituen. Piano-jotzailea izan zen, hizlaria, polemista, musikologoa, transkribatzailea, koru- eta orkestra-zuzendaria. 1896an, arrakasta handia izan zuen, ballet baten musika ziren Istar izeneko orkestrarako bariazioekin. 1894an, Schola Cantorum delakoa sortu zuen, eta bera jarri zen zuzendari.

Emiliana de Zubeldia (1888-1987) orkestra zuzendari, irakasle, konpositore eta pianistak berarekin ikasi zuen Pariseko Schola Cantorum-ean.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vincent d'Indy