Victor Hope
Victor Alexander John Hope, Linlithgoweko 2. Markesa (1887ko irailaren 24-1952ko urtarrilaren 5) politikari unionista, nekazal-ingeniaria eta administratzaile kolonial britainiarra izan zen. Indiako Gobernadore Nagusi eta Erregeorde gisa aritu zen 1936-1943 bitartean. Normalean, Linlithlow esaten zitzaion.
Edinburgoko Royal Societyko lehendakariordea, Edinburgoko Unibertsitateko Kantzilerra eta Eskoziako Elizaren Batzar Nagusiaren Lord Goi Komisarioa izan zen.