Archibald Wavell
Archibald Percival Wavell, 1. Wavell kondea (Colchester, Essex, Ingalaterra, 1883ko maiatzaren 5a - Londres, Ingalaterra, 1950eko maiatzaren 24a) ingeles mariskala izan zen.
Biografia
aldatuBoerren gerran eta Lehen Mundu Gerran borrokatu ondoren, Palestinako Kanpainan egin zen ezagun (1918). 1939. urtean Ekialde Hurbileko armadetako jeneral nagusia zen, eta Libian eta Etiopian italiar armaden aurka borrokatu zen. 1941. urtean Egiptoko mugetatik egotzi zituen italiarrak eta, ondoren, Tubruk, Bardia eta Bengazi konkistatu zituen.
Japoniarrek Pearl Harbor eraso ondoren Asiako hego-ekialdeko aliatuen armadetako buruzagi izendatu zuten, eta japoniarrei aurre egin zien Malaysian eta Birmanian. 1943. urtean mariskal egin zuten, eta 1943-1947. urteetan Indiako erregeorde izan zen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Archibald Wavell |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.