François Auguste Victor Grignard (1871ko maiatzaren 6a, Cherbourg, Normandia, Frantzia1935eko abenduaren 13, Lyon, Frantzia) kimikari frantsesa, 1912an Paul Sabatierrekin batera Kimikako Nobel saria jaso zuena[1].

Victor Grignard

Bizitza
JaiotzaCherbourg1871ko maiatzaren 6a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaFrantzia
Heriotza7th arrondissement of Lyon (en) Itzuli1935eko abenduaren 13a (64 urte)
Hobiratze lekuaQ66689936 Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Augustine Marie Boulant (en) Itzuli  (1910eko abuztuaren 22a -
Hezkuntza
HeziketaFaculté des Sciences de Lyon (en) Itzuli
Tesi zuzendariaPhilippe Barbier (mul) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Charles Hippolyte Courtot (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Franche-Comté-ko Unibertsitatea  (1905 -
Université de Nancy (en) Itzuli  (1909 -
École supérieure de chimie physique électronique de Lyon  (1919 -
University of Lyon (en) Itzuli  (1929 -
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Académie des sciences, belles-lettres et arts de Lyon (en) Itzuli

Find a Grave: 35257407 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Cherburgoko ontzioletako langile baten semea zen[2]. 1882an sartu zen Clunyko Bigarren Hezkuntza Bereziko Eskola Normalean. Ikasketak bukatu gabe eskola itxi zutenean Lyongo Unibertsitateko Zientzia Fakultatera joan zen estudioak amaitzera. Bertan 'Elkarketa organomagnesiano nahasiak' izeneko

tesia egin zuen Philippe Barbierren zuzendaritzapean eta 1901 doktore bilakatu zen.

Tesia bukatu ostean, tarte batez Besançongo unibertsitatera joan zen irakasle. Laster, Lyonerakora itzuli zen.1909an Nancyko unibertsitatera joan zen irakasle eta ikerlari moduan. Aldi berean Industria Kimikoaren Goi-eskola Nazionaleko irakasle izan zen[3].

1912an Paul Sabatierrekin batera Kimikako Nobel saria jaso zuen 'Grignarden erreaktibo delakoak aukitzeagatik, kimika organikoa aurrerakuntza asko posible egin dutenak'.

Lehen Mundu Gerran mobilizatua izan zen eta hasiera batean trenbideen zaintzan jarri zuten. Gero, leherkariak eta gerra-gasak prestatzen bukatu zuen gerra.

Gerra bukatu ostean Nancyra itzuli zen. 1919n Lyonera joan zen eta Philippe Barbier ordezkatu zuen Industria Kimikoaren Goi-eskola Nazionalean. 1929an Lyongo unibertsitateko Zientzia Fakultateko dekano izendatu zuten.

Victorrek 1910eko abuztuaren 22an Augustine Marie Boulant esposatu zuen. Bikoteak alaba eta semea izan zituen.

Ohoreak

aldatu
  • 1912. Kimikako Nobel Saria, Paul Sabatierrekin batera
  • 1912. Frantziako Kimika Elkartearen Lavoisier domina
  • 1933. Ohorezko Legioa[4]
  • Ilargiko Grignard kraterrak bere izena darama.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu