Vicente Ferrer i Moncho

Vicente Ferrer i Moncho edo Vicenç Ferrer (Bartzelona, Katalunia 1920ko apirilaren 9a - Anantapur, Andhra Pradesh, India, 2009ko ekainaren 19a) filantropo kataluniarra zen, txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua.

Vicente Ferrer i Moncho
Bizitza
JaiotzaBartzelona1920ko apirilaren 9a
Herrialdea Espainia
 Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaAnanthapuram (en) Itzuli2009ko ekainaren 19a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anna Ferrer  (1970eko apirila -
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria, filantropoa eta enpresaburua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia
Artikulu hau Vicente Ferrer kooperanteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vicente Ferrer».

Biografia

aldatu

Haurtzaroa eta gaztaroa

aldatu

Gaztetan Batasun Marxistaren Langileen Alderdira afiliatu zen. 16 urte baino ez zituenean Espainiako Gerra Zibilean borrokatzera deitua izan zen. 1938ko Ebroko Batailan eta tropa errepublikarren Frantziarako atzera-egitean parte hartu zuen. Argelès-sur-Merreko kontzentrazio esparruan sartu zuten denbora laburrean. Deliturik egin ez zuenez Espainiara itzultzea erabaki zuen. Frantziako autoritateek frankisten esku utzi zuten Hendaian eta hauek Betanzosko kontzentrazio esparruan sartu zuten. Gerra amaitu ondoren eta aske zegoela, soldadutza egitera behartua izan zen.

1944an, Zuzenbide ikasketak utzi eta Jesusen Lagundian sartzea erabaki zuen.

Misiolaritza

aldatu

1952an Indiara joan zen misiolari, baina herrialdetik bota egin zuten. 1969an Indira Gandhik Indiara itzultzeko eskatu zionean Anantapurrera joan zen eta bertan geratu zen hil zen unera arte.

1970ean Jesusen Lagundia utzi egin zuen Anne Perry kazetari ingelesarekin ezkontzeko, (ezkondu eta gero, Anna Ferrer izena hartuko zuen), eta Rural Development Trust (RDT, Landa-eremuen Garapenerako Funtsa) erakundea sortu zuen. Hiru seme-alaba zituen. Indiako nekazarien sinpatia irabazi zuen, baina ez buruzagi-klase, politikari-klase eta ekonomia-klaseen artean, Vicenteren lana euren interesetarako mehatxagarria ikusten zutelako. Hala ere Indira Gandhiren babesa eta laguntza jaso zuen eta bere proiektuekin aurrera jarraitu ahal izan zuen.

1996an bere izena daraman Vicente Ferrer Fundazioa abian jarri zuen eta honen bitartez ekintza guztiak zuzentzen zituen, batez ere Anantapurreko klase txiroei zuzendutakoak. Fundazioarekin, besteak beste, hiru ospitale, HiESaren ospitale bat, jaiotze-kontrol zentro bat, 14 baserri-klinika, 1.696 eskola, 30.000 etxebizitza inguru eraiki eta 2,7 milioi zuhaitz landatu zituen, pertsona askori laguntza garrantzitsua eskainiz.

2009ko martxoaren 20an ospitaleratu zuten Anantapurreko ospitalean (Andhra Pradesh estatuan) garun-istripu baskular baten ondorioz. Hiru hilabete geroago zendu zen arnas arazoen ondorioz.

Sariak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu