Pedro Duque
Pedro Francisco Duque Duque (Madrid, Espainia, 1963ko martxoaren 14a - ) ingeniari espainiarra da, Espainiako lehen astronauta izateagatik ezaguna. 2018ko ekainaren 6n Espainiako Zientzia eta Ikerketa Ministro izendatu zuten.
Ingeniaritza Aeronautikoa ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, 1986an. GMV eta Europako Espazio Agentzian (ESA) lan egin zuen sei urtez eta 1992n astronauta izateko hautagai izendatu zuten. Errusian eta Ameriketako Estatu Batuetan prestatu ostean, STS-95 misioan parte hartu zuen, ESAren esperimentuak neurtzen. 2003an Nazioarteko Espazio Estazioan ere egon zen.[1]
Espainiako astronauta bakarraz zen, 2022ko ESAren astronauten promozioan Pablo Álvarez Fernández eta Sara García Alonso hautatu izan arte.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Pedro Duque» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «ESA presents new generation of astronauts» www.esa.int (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).