Valériane Vukosavljević

Valériane Ayayi, edo Valériane Vukosavljević ezkondu ondoren, (Bordele, Gironda, Frantzia, 1994ko apirilaren 29a) saskibaloi jokalari frantziarra da. Batez ere hegaleko jokalari gisa jokatzen du.

Valériane Vukosavljević
20130607 - France-Canada - 082.jpg
Bizitza
JaiotzaBordele1994ko apirilaren 29a (28 urte)
Herrialdea Frantzia
 Benin
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Basket Lattes (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Kirol zenbakia11
Pisua152 libra
Altuera184 zentimetro
Jasotako sariak

LinkedIn: valeriane-ayayi-vukosavljevic Olympic.org: valeriane-ayayi Edit the value on Wikidata

Frantziako selekzioarekin, zilarrezko domina irabazi zuen 2013, 2017, 2019 eta 2021eko Europako Txapelketetan, eta brontzezko domina olinpikoa, 2020an (2021ean jokatutakoa).

BiografiaAldatu

Hiru anaia ditu (tartean, Joël Ayayi, 2017an Gonzaga Bulldogs taldearekin[1] bat egin zuen joku-animatzailea), eta, ahizpak; 13 urterekin familia-etxea utzi zuen Mont-de-Marsan-eko Itxaropen Eremura joateko. INSEP-en (Institut national du sport, de l'expertise et de la performance), 2012an Landes Basket klubean, Valériane Ayayik Olivia Épouparekin egin zuen topo. 2013ko Eurokopako Frantziako selekzioaren aurreselekzioan agertuko da[2], eta, etorkizunerako hasiera oso itxaropentsu batekin, parte hartuko du. Urdinekin (Frantziako selekzioa), Edwige Lawson-Wade emakume beteranoaren laguntza izango du[3]: «Gehien miresten dudan neska da, eta niregana etorri zen lehena, bera izan zen. Niretzat, hori hunkigarria da. Baina, aldi berean, hauek neska normalak dira, eta, orain, taldean nago; pentsatu nuen nirekiko».

2013ko udan, senior taldearen zilarrezkoaren ondoren, Munduko Txapelketako zilarrezko domina lortuko du U19 Frantziako taldearekin[4].

2013-2014 denboraldian, txapelketako itxaropen-jokalaririk onena bezala aldarrikatuko dute[5]. Bere klubak ohiko denboraldikan ezagutu gabeko bigarren postua lortuko du, eta errendimendu hauek aurkeztuko ditu: 12,9 puntu % 54 eta 4,7 errebote partidako); horrek limurtua izateko balioko dio nahiz udan nazioartekoan izandako atzerakada azaro-abenduan sumatuko den[6]. Hala dio: «Taldea gidatzeko moduan, beste taldeetan eragina izan dudala uste dut. Zentzu taktikoa hobetu behar dut, eta, kanpoko jaurtiketarekin, pixka bat txandakatu ere bai»[6]. Basket Landetan aukerako beste urtea badu ere, bi denboraldirako izena emango du Montpellierrekin Euroliga ezagutu asmoz[6].

Frantziako selekziorako aurrehautatua, ez da 2014ko munduko txapelketan parte hartzeko azken aukeraketan agertuko[7], belaunakin eragozpenak, agian. Bere klubeko entrenatzaile berriak, Valéry Demory-k, Frantziako hegaleko onena izateko aukera ikusten dio bi urteko epean, eta, Diandra Tchatchouang-ekin, Urdinetan bere lekua betetzen duenarekin, alderatzen du: «Saskibaloi asko du, esku hobeak. Altua da, bere tamainarako ezaugarri sarkor handiak ditu. Beso handiak eta hanka luzeak ditu. Helburua aldatzeko prozesuan gaude... Nire helburua datorren urtean Frantziako selekzioan egotea da»[8]. Diandra Tchatchouangekin gatazkarik ez duela garbi utziz, Valériane Ayayi-k Montpellierrekin fitxatu izana justifikatzen du: «Oraindik lan asko daukat egiteko, eta, horregatik, Euroliga probatu nahi izan dut aurten, Europako jokalari onenei aurre egiteko eta nire maila hobetzeko»[9].

Euro 2015 jokatu aurretik, 2015eko ekainaren 5ean, bera izango da selekzio urdina utziko duen azken jokalaria: «Valériane Ayayi Frantziako taldea utziko du. Erabakia hartzea zaila izan da. Sortzen ari den jokalari gaztea da, eta prestaketan zehar bere inbertsioa eta jarrera eredugarria agurtu nahiko nuke», azaldu du Valérie Garnierrek[10]. Uztailaren amaieran, San Antonio Starsek deituko dio 2015eko WNBA denboraldiko bigarren zatian borrokan ari den formazio batean jokatzeko[11]. Lehenengo partidan, 10 puntu (5 jaurtiketatik 4 lortuak eta horietatik 3 puntuko 2tik 2), 3 errebote, 2 pase erabakigarri eta mozketa bat lortuko ditu 11 minutuko jokoan, Atlantako Dream-en aurreko garaipeneko parte izateko[12].

2015-2016an, Montpellierrek Frantziako Txapelketa eta Kopa eramango ditu Bourges-en aurrean[13]. LFB sasoi baten ondoren, 12,2 puntu, 5,2 errebote eta 2,4 pase erabakigarrirekin, nazioarteko jokalariak Villeneuve-d'Ascq taldera, Euroligarako sailkatua, joango da, eta Basket Landetan bere taldekide zen Olivia Époupa aurkituko du[14].

2017an, Villeneuve-d'Ascq-ekin Frantziako bere bigarren txapela lortuko du Lattes Montpellieren aurrean[15]; 10,3 puntu, 5,3 errebote eta 3 pase erabakigarri izango dira bere estatistikak[16]. Hurrengo denboraldian, Bourges taldera joango da[17], non, martxoan, bere denboraldirik onena lortzeko puntuan dagoen 12,7 puntu % 54ko lorpenarekin jaurtiketetan, 4,5 errebote eta 2,8 pase erabakigarri 14,3ko ebaluazioz 26 minututan[16]. Beste behin ere, Frantziako Kopa eramango du, eta finaleko jokalaririk hoberena izango da 18 puntu, 6 errebote eta 4 pase erabakigarrirekin[18].

2018ko martxoan, WNBA 2018ko denboraldia jokatuko duela iragartzen du, bere bigarrena liga amerikarrean, Aces de Las Vegas-ekin[16], baina, aurredenboraldiaren bukaeran, ez dute atxikiko[19]. Ekainean, Euroligako Txekiar Errepublikako USK Praga taldearekin kontratua sinatuko du[20], zeinak 2019an txapelketa nazional berria[21] eta Euroligako 3. lekua lortuko duen, finalaurrekoan, Dynamo Kursk-en aurrean 67-84ko porrota jasanez[22].

2019ko uztailan, Filip Vukosavljević-ekin, Serbiako saskibaloilari profesionalarekin, eskonduko da[23],[24],[25].

2020ko apirilean, Pragako bigarren denboraldiaren bukaeran, Covid-19arengatik laburtua, Basket Landes bere antzinako taldera itzuliko da[26].

Olinpiar JokoakAldatu

2020ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan (2021eko udan), brontzezko domina lortuko duen Frantziako Selekzioko partaide izango da. Jokoen ondoren, txapelketa hiru hilabete eta erdiko haurdunaldiz bukatu duela iragarriko du. Egoeraz informatuta, Frantziako txapelketaren finalaldia hurbiltzean, Europako Txapelketan hartuko du parte: «Haurdunaldia ez da gaixotasun bat. Horrek ez dizu zeure kirola egitea eragozten. Hiru txapelketa handi jokatu ditut, eta ondo nago»[27]. Finalaurrekoetan Japoniaren aurrean huts egingo dute partida galduz, eta Serbia garaituko dute brontzezko dominaren lehian. AEBk (urrezkoa) eta Japonia (zilarrezkoa) lortuko dituzte. Hauek osatzen zuten Frantziako taldea: Alexia Chartereau, Helena Ciak, Alix Duchet, Marine Fauthoux, Sandrine Gruda, Marine Johannès, Sarah Michel, Nwal-Endéné Miyem, Iliana Rupert, Diandra Tchatchouang, Valériane Vukosavljević eta Gabby Williams-ek[28][29].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
emakumezkoa[30].

KlubakAldatu

Denboraldia Taldea Herrialdea
2003-2006 CMO Bassens Frantzia  
2006-2008 US Le Bouscat Frantzia  
2008-2009 Basket Landes Frantzia  
2009-2012 Centre fédéral Frantzia  
2012-2014 Basket Landes Frantzia  
2014-2016 Basket Lattes-Montpellier Frantzia  
2015 San Antonio Stars AEB  
2016-2017 ES Villeneuve-d'Ascq-Lille Frantzia  
2017-2018 Tango Bourges Frantzia  
2018-2020 USK Prague Txekiar Errepublika  
2020- Basket Landes Frantzia  

LorpenakAldatu

 
Frantziako Koparen finalean 2015 (baloia eskutan).

KlubetanAldatu

Frantziako SelekzioanAldatu

Bereizketa pertsonalakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Simon Stéphan. (27 avril 2017). Le français Joël Ayayi rejoint Killian Tillie à Gonzaga. basketusa.com.
  2. EdF (F) : Une pré-sélection de 26 joueuses pour l’Euro. Catch & Shoot 2 avril 2013.
  3. Valériane Ayayi : « Edwige est la fille que j’admire le plus ». Ladyhoop 29 juin 2013.
  4. a b Mondial U19 (F) : La France vice-championne du Monde. Catch & Shoot 28 juillet 2013.
  5. a b Dumerc, Page et Ayayi MVP. Ligue féminine de basket 17 avril 2014.
  6. a b c ITW Valériane Ayayi : « C’est dans la continuité qu’on voit les grandes joueuses ». Ladyhoop.
  7. Trois joueuses quittent l'Équipe de France. bebasket.fr 27 août 2014.
  8. lien web|url=http://www.bebasket.fr/a/47287-valeriane-ayayi-l-ailiere-de-la-decennie%7Ctitre=Valériane Ayayi, l'ailière de la décennie ?| éditeur=bebasket.fr|date=15 octobre 2014|consulté le=15 octobre 2014}}
  9. lien web|url=http://www.ladyhoop.com/itw-valeriane-ayayi-jai-voulu-tester-leuroleague-24047/%7Ctitre=Valériane Ayayi : « C’est à moi de montrer au coach qu’il peut me laisser sur le terrain »|éditeur=Ladyhoop|date=20 octobre 2014|consulté le=20 octobre 2014}}
  10. Syra Sylla. Valériane Ayayi, dernière à quitter les Bleues. ladyhoop.com.
  11. Vincent Thiollière. (27 juillet 2015). Valériane Ayayi rejoint la WNBA !. bebasket.fr.
  12. Vincent Thiollière. (30 juillet 2015). Des débuts prometteurs pour Valériane Ayayi. bebasket.fr.
  13. a b LATTES-MONTPELLIER CHAMPION DE FRANCE !. bebasket.fr 15 mai 2016.
  14. Amaury Boulay. (6 juin 2016). EPOUPA, AYAYI, SY-DIOP ET STEPANOVA À VILLENEUVE D'ASCQ. bebasket.fr.
  15. a b Nicolas Kohlhuber. (12 mai 2017). L'ESBVA TIENT SON TITRE. bebasket.fr.
  16. a b c Alexandre Samson. (20 mars 2018). VALÉRIANE AYAYI JOUERA À LAS VEGAS CET ÉTÉ. bebasket.fr.
  17. Valériane Ayayi. Tango Bourges Basket.
  18. Marc Perais. (1er mai 2016). Coupe de France : Montpellier avec maitrîse pour une seconde coupe consécutive. postup.fr.
  19. Miyem et Ayayi coupées, pas de Française cette saison. ladyhoop.com 19 mai 2018.
  20. Thibaut Lasser. (134 juin 2018). Valériane AYAYI part officiellement à l’U. S. K. Prague. postup.fr.
  21. a b Marc Perais. (25 avril 2019). L’U. S. K. Prague à nouveau championne sans réelle opposition. postup.fr.
  22. Thibaut Lasser. (5 mai 2019). Valériane AYAYI (U. S. K. Prague et France) : “J’ai hâte d’être à l’Euro”. postup.fr.
  23. Valériane Ayayi-Vukosavljević : "Nous avons tellement hâte !". 7 juillet 2020.
  24. Anastasija Čanović. (17 juillet 2019). SVADBENA BAJKA Najlepše fotografije sa venčanja srpskog košarkaša i Francuskinje, a o onome što se desilo na kraju svadbe pričaju SVI (VIDEO). .
  25. V. N.. (12 juillet 2019). Valerijana rekla da Filipu. .
  26. Gabriel Pantel-Jouve. (10 avril 2020). BASKET LANDES RAPATRIE VALÉRIANE VUKOSAVLJEVIC !. .
  27. Célia Sommer. (11 août 2021). "J’ai disputé les Jeux olympiques en étant enceinte", révèle la basketteuse Valériane Ayayi Vukosavljević. .
  28. «Valériane Vukosavljević» olympedia.org 2021-12-26an begiratua(Ingelesez)
  29. «Valériane Vukosavljević» Olympics.com 2021-12-26an begiratua (Gaztelaniaz)
  30. "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  31. Sylvain Bourdois Chupin. (2 mai 2013[consulté le=2 mai 2013). Montpellier au bout du suspense. ffbb.com.
  32. Marc Perais. (1er mai 2016). Coupe de France : Montpellier avec maitrîse pour une seconde coupe consécutive. postup.fr.
  33. Gaëtan Delafolie. (21 avril 2018). À L'EXPÉRIENCE, BOURGES S'OFFRE LA COUPE UNE 10E FOIS. bebasket.fr.
  34. Gabriel Pantel-Jouve. (26 mai 2018). BOURGES RETROUVE LE TITRE DE CHAMPION DE FRANCE !. bebasket.fr.
  35. Gabriel Pantel-Jouve. (15 mai 2021). BASKET LANDES REMPORTE LE PREMIER TITRE DE CHAMPION DE FRANCE DE SON HISTOIRE !. bebasket.fr.
  36. a b Valériane Ayayi. Ligue féminine de basket.
  37. Les Bleues s'inclinent en finale. 25 juin 2017.
  38. Théo Quintard. (7 juillet 2019). LA FRANCE PREND LA MÉDAILLE D'ARGENT FACE À L'ESPAGNE À L'EUROBASKET FÉMININ. .
  39. Antoine Grotteria. (7 août 2021). LES BLEUES DÉCROCHENT LA MÉDAILLE DE BRONZE APRÈS LEUR SUCCÈS CONTRE LA SERBIE. .
  40. https://www.legifrance.gouv.fr/WAspad/UnTexteDeJorf?numjo=PRER2126650D

Kanpo estekakAldatu