Västra Götalandeko konderria
Västra Götaland Suedia hego-mendebaldeko konderria bat da. Göteborg da konderri honetako hiriburua. 2013ko erroldaren arabera 1.615.084 biztanle ditu konderriak.
GeografiaAldatu
23.945 kilometro karraturekin, Suedia hegoaldeko konderririk handiena da.
Iparraldean, Värmland konderria du. Iparrekialdean, Örebro konderria. Ekialdean, Jönköping konderria eta hegoaldean, Halland konderria. Mendebaldean, Skagerrak izeneko itsasartea, eta, azkenik, Iparmendebaldean, Norvegiarekin egiten du muga, Ostfold konderriarekin hain zuzen ere.
HidrografiaAldatu
Konderriko lurraldean, bi laku daude. Iparraldean, Vänern, eta, ekialdean, Vättern.
UdalerriakAldatu
Suedia hegoaldeko konderririk handiena izateaz gain, udalerri gehien dituena ere bada. 49 udalerrik osatzen dute konderri hau.
Hiri handienakAldatu
- Göteborg (hiriburua, 548.190 biztanle)
- Borås (66.273 bizt.)
- Trollhättan (46.457 bizt.)
- Möndall (38.608 bizt.)
- Partille (37.084 bizt.)
- Skovde (34.466 bizt.)
- Uddevalla (31.212 bizt.)
Udalerri guztiakAldatu
Ondasun nabarmenakAldatu
Gizateriaren OndareaAldatu
Parke NazionalakAldatu
IruditegiaAldatu
Götaplatsen enparantza (Göteborg).
Vänern aintzira.
Vättern aintzira.