Vättern[1] Suediako bigarren aintzirarik handiena da, Vänern eta gero.

Vättern
Vättern (su)
Datu orokorrak
Garaiera88,5 m
Motaaintzira
Luzera120 km
Zabalera30 km
Azalera1.893 km²
Sakonera128 m
Bolumena77.600.000.000 m³
Geografia
Map
Koordenatuak58°24′N 14°36′E / 58.4°N 14.6°E / 58.4; 14.6
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaÖrebroko konderria
Suediako udalerriaAskersund udalerria
Hidrografia
Betebidea
HustubideaMotala ström
Erresidentzia denbora55,9 a
Arroaren azalera6.000 km²

Etimologia aldatu

Suedierazko vatten hitzaren aldaera dela uste da, "ura" esan nahi du. Beste hipotesi batzuk ere badaude, vätter izeneko basoko izpirituetatik etor litekela diona esate baterako.

Geografia aldatu

Aintzirak 1.912 km² azalera eta 4.503 km² arroa ditu. Lekurik sakonena, Visingsö uhartetik hegoaldera kokatuta, 128 metrotara dago, baina, batez besteko sakonera 40 m da.

Götaland eskualde historikoan kokaturik, bere urak Motala ström ibaitik Itsaso Baltikora doaz. Vätterneko uharterik handiena, Visingsö, Grännaren ondoan dago. Eskualdeko beste hiri nagusiak Vadstena, Jönköping, Hjo, Askersund, Åmmeberg eta Karlsborg dira. Aintziraren mugak Västergötland, Närke, Östergötland eta Småland konderrietan daude.

Jatorri geologikoa aldatu

Aintzira azken glazioazioan sortu zen, duela 10.000 urte inguru, graben haran batean. Izotza urtu zenean Suedia hegoaldea ur azpian gelditu zen Kattegat eta Botniako golkoaren artean itsasartea eratuz. Isostasia mugimenduak oraindik ez dira gelditu eta Vättern hegoalderantz mugitzen ari da 1 mm/urte abiaduran.

Parke Nazionala aldatu

Vättern aintziraren iparraldeko puntan Tiveden Parke Nazionala hedatzen da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

58°24′N 14°36′E / 58.400°N 14.600°E / 58.400; 14.600