Tanumgo labar-grabatuak

Tanumgo labar-grabatuak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Senar-emazte gazteak izeneko grabatua

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv
Erreferentzia 557
Kokalekua  Suedia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 58°42′04″N 11°20′28″E / 58.70111°N 11.34111°E / 58.70111; 11.34111
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Tanumgo labar-grabatuak (suedieraz: Hällristningsområdet i Tanum), mendebaldeko Suediako kostaldean dagoen Tanumsheden dagoen labar-artea da. 1994an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Geografia aldatu

Bohuslän antzinako probintzian dago, Oslo eta Göteborg arteko bidearen erdian. 600 panel inguru aurkitu dira 25 kilometro luzerako kostalerroan. Guztira 51 hektarea hartzen dituzte.

Petroglifoak aldatu

Eskandinaviako Brontze Aro eta Burdin Aroan egin ziren grabatu hauek. Garai hartako populazioen eguneroko jarduerak azaltzen dituzte.

  • Hjortspring txalupen grabatuak aurkitu dira dozena bat pasaiari daramatenak, honek erakusten du garai hartan dagoeneko ibai eta fiordotan nabigatzen abilak zirela.
  • Ehiztarien grabatuak ere ugariak dira, arkuz, lantzaz eta aizkoraz orniturik ageri zaizkigu.
  • Bi idik tiratutako goldearen lerroan zekaleak izan daitezkeen landareak ere baditugu, nekazaritzaren adierazgarri.
  • Erritualak ere errakusten dituzte.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu