Kosterhavet Parke Nazionala

Kosterhavet Parke Nazionala (suedieraz: Kosterhavet nationalpark), Suediako parke nazional bat da, Strömstad hiritik gertu dagoena.

Kosterhavet Parke Nazionala

Kokalekua Suedia
Azalera388.78 km²
Sorrera2009

Geografia aldatu

Skagerrak itsasoaren ertzean dagoena. Västra Götalandeko konderrian kokaturik dago, Norvegiarekiko mugan. Mugaren bestaldean dagoen Ytre Hvaler Parke Nazionalarekin jarraipena du. Koster uhartediaren inguruko itsasaldea eta kostaldea hartzen ditu, ez ordea uharteen barnealdea.

Ezaugarriak aldatu

Koster uhartedia dagoen izen bereko fiordoak 200 metrotako sakonera dauka, tenperaturak baxuak dira (5 - 7 °C artekoak) eta gazitasuna nahiko handia da (%35 ingurukoa).

Fauna aldatu

6.000 espezie itsastar aurkitu dira. Gehienak arrainak, platuxa, bakailaoa eta amuarrainak besteak beste. Honetaz gain hegaztiak (ipar-txenadak eta marikoiak) eta fokak ere ohikoak dira.

Arrantza aldatu

Arrantza onarturiko jarduera da, beti ere arautegi espezifikoa jarraitzen bada. Kosterhavet Parke Nazionala Caridea izkira eta zigala harrapatzeagatik da bereziki ezaguna.

Kanpo estekak aldatu


58°50′N 11°01′E / 58.833°N 11.017°E / 58.833; 11.017