Göteborgeko katedrala

Göteborgeko katedrala (suedieraz: Göteborgs domkyrka) edo Gustavoren katedrala (suedieraz: Gustavi domkyrka), Göteborgeko eliza nagusia da.

Göteborgeko katedrala
Gustavi domkyrka
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaVästra Götalandeko konderria
Suediako udalerriaGöteborg udalerria
Koordenatuak57°42′16″N 11°57′55″E / 57.7044°N 11.9653°E / 57.7044; 11.9653
Map
Historia eta erabilera
Sutea 1721eko apirilaren 15a
Berrirekitzea 1722ko maiatzaren 25a
Sutea 1802ko abenduaren 20a
Inaugurazioa1815
ErlijioaLuteranismoa
ElizbarrutiaDiocese of Gothenburg (en) Itzuli
ErabileraQ29045032 Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaCarl Wilhelm Carlberg (en) Itzuli
Materiala(k)hareharria
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Dimentsioak52,85 (altuera) × 38 (zabalera) × 59,4 (luzera) m
Atalakeraikin: 1
Ondarea
Kontaktua
HelbideaKyrkogatan 28
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Gaur egungo katedralak 1815ean ireki zituen ateak baina toki berean izandako hirugarren katedrala zen.

Lehenengoa 1633an eraiki zuten Gustavo II.a Adolfo erregeak zerga berezi bat sortu zuen lanak ordaindu ahal izateko. Hasieran "Gustavoren eliza" izena izan zuen eta 1680an izendatu zuten katedral. Granitoz egina zegoen eta burnisko beirateak ezarri zituzten. 48 metro luze, 20 metro zabal eta 26'5 metrotako altuera zeukan.

1721eko apirilaren 15ean katedralak su hartu zuen, ondoko eskola eta 211 etxerekin batera. Hormek zutik iraun zuten ordea eta honi esker berehala berriztu eta 1722ko maiatzaren 25ean inauguratu zuten bigarren katedrala. Kobrezko teilatua ezarri zioten eta dorre berria egin behar izan zuten, hamar urteko lanak eskatu zituena. 26'7 metrotako altuera zeukan eta hiru kanpai ezarri zituzten barnean.

Bigarren katedrala 1802ko abenduaren 20an erre zen, inguruko 179 etxerekin batera. Ondoko hilerria ere oso kaltetua gertatu zen eta Göteborgen hilerri berria eraiki eta bertara eraman zituzten hilobiak. Eremu hori katedral berriarentzako enparantza bihurtu zen. Katedrala bera ere oso kaltetua zegoenez horma zaharrak bota eta eraikin berria egin zuten. Carl Wilhelm Carlberg arkitektoak diseinatu zuen baina 1814an hil zen eta Justus Frederick Weinberg-ek bukatu zituen lanak 1825ean.

Arkitektura

aldatu

Katedrala 59'4 metro luze eta 38 metro zabal da eta dorreak 52'85 metrotako altuera dauka. Estilo klasikoan eraikita dago eta zutabe dorikoak ditu aurrealdean eta marmol gorrizko zutabe jonikoak barnean. Aldarea bera XVIII mendekoa da eta estilo barrokoan eraikita dago.

Gaur egungo organoa 1962koa da, eta aurrekoak zuen kolore zuri eta urrezkoak mantendu ditu.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu