Läckö gaztelua (suedieraz: Läckö slott) Suedia hegoaldeko Vänern aintziraren ondoan dagoen gaztelu bat da, Lidköping udalerrian, Västra Götalandeko konderrian. Magnus de la Gardieren gaztelu ikusgarria izenaz ere ezagutzen da.

Läckö gaztelua
Läckö slott
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaVästra Götalandeko konderria
Suediako udalerriaLidköping udalerria
Ur-masaVänern
Koordenatuak58°40′30″N 13°13′12″E / 58.675°N 13.22°E / 58.675; 13.22
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1298
JabeaNational Property Board of Sweden (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Atalakeraikin: 9
Ondarea
Kontaktua
E-postamailto:info@lackoslott.se
Webgune ofiziala

Kokapena aldatu

Vänern aintziraren hegoaldean dagoen Kållandsö uhartean dago.

Historia aldatu

Skarako apezpikua zen Brynolf Algotssonek gotorleku bat eraiki zuen 1298an. Harresiz inguraturiko bizpairu etxek osatzen zuten gaztelua. 1470 hamarkadan suak kalte handiak eragin zizkion eta Brynolf Gerlachssonek konpondu eta handitu egin zuen.

1527ko Erlijio Erreformaren ondoren Gustavo I.a Vasa erregeak beretzat hartu zuen. 1615ean Jacob Pontusson De la Gardie generalak jaso zuen eta 1654an Magnus de la Gardie kondeak laugarren solairu bat eraiki eta margolari ugarik hormak eta sabaiak dekoratu zitutzen gaztelu ikusgarria bihurtuz.

1993an Suediako Ondare Elkarteak Monumento Nazional izendatu zuen eta gaur egun berak kudeatzen du.

Opera jaialdia aldatu

Uztaila guztietan Opera jaialdia ospatzen da gazteluko patioan. Hiru aste inguruko programazioa osatzen dute.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu