Trollhättan (trɔlhɛtan ahoskatua) Suedia hegoaldeko hiria da, Västra Götaland probintziako hirugarren handiena. 2016ko erroldaren arabera Trollhättan udalerriak 57.255 biztanle ditu udalerriak, hauetatik 46.457 herrigunean bertan. Göteborgetik 75 kilometro iparraldera dago.

Trollhättan
urban area in Sweden (en) Itzuli
Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaVästra Götaland
Izen ofizialaTrollhättan
Posta kodea461 00–461 98
Geografia
Koordenatuak58°16′58″N 12°17′21″E / 58.2828°N 12.2892°E / 58.2828; 12.2892
Map
Azalera23,78 km²
Demografia
Biztanleria50.502 (2020ko abenduaren 31)
128 (2020)
Metropolia57.255
Dentsitatea19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1916
Telefono aurrizkia0520
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.boras.se/

Etimologia

aldatu

Trollhättan izenak "trollaren txapela" edo "trollaren muinoa" esan nahi du.

Historia

aldatu

Göta ibaiaren ertzean Trollhättan urjauziak dauden puntuan sortu zen hiria. Lehenengo aipamena 1413 urteko agiri batean du.

Urjauzi hauek ordea oztopo handia ziren nabigaziorako eta XIX mendean dike sistema bat ezarri zuten. Garai horretakoa da zentrale hidroelektrikoa ere. Trollhättanek 1916an jaso zituen hiri eskubideak.

Ekonomia

aldatu

Saab Automobile auto konpainiaren egoitza nagusia dago bertan.

Suediako zinegintza ere bertan kokaturik dago eta Trollywood izenaz ezagutzen da. Lars von Trier zuzendariaren hainbat filme bertan ekoiztu dira, besteak beste Dancer in the Dark (2000) eta Dogville (2003).

Ondasun nabarmenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu